90eko hamarkadaren hasieran, Robertok, bizitzan galduta dabilen 18 urteko mutil batek, atzean utziko du Peru bortitza, eta Montrealera joango da aitarengana. Aitak, Bob Montoyak, duela hainbat urte egin zuen ihes herrialdetik, eta bere kanadar familia berriarekin bizi da orain. Harro, semeari iparramerikar ametsaren bertsio onena erakusten saiatuko da Bob, baina bere aurreiritziek markatuko dute. Aita-semeen berrelkarketa betirako geratuko da inoiz saihestu ezin izan duten indarkeriarekin lotuta.
Daniel eta Diego Vegak hiru film luze idatzi, ekoitzi eta zuzendu dituzten elkarrekin. Haietako lehenak, Octubre-k (2010), Epaimahaiaren Saria irabazi zuen Cannesko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean, eta Donostiako Horizontes Latinos sailean parte hartu zuen. Bigarrenak, El mudo-k (2013), Toulouseko Zinema Eraikitzen 23 sailean parte hartu, eta besteak beste BAFICIko zuzendaritza onenaren saria eta Locarnoko zinema-jaialdiko Zilarrezko Lehoinabarra eraman zituen. Horrez gain, zenbait atal zuzendu dituzte Netflixeko El Chapo telesailerako, eta Diegok sortu eta idatzitako El día de mi suerte telesailaren zuzendariak dira. Diego, gainera, Movistar+eko Matar al padre telesailaren sortzaileetako bat da, Mar Coll eta Valentina Visorekin batera.