Bi aktorek zuzendariaren gurasoek elkarri idatzitako gutunak irakurriko dituzte gau eta egun batzuetan zehar. Torcuato, aita, argentinarra da, eta Kamala, ama, hindua. Gutunek 50etik 70era bitarteko hamarkadak zeharkatzen dituzte. Amodiozkoak eta idealistak dira, munduan zeharreko bidaiak jasotzen dituzte, eta sozialismoaz eta psikoanalisiaz, oinazeaz eta hautsitako ametsez hitz egingo digute. Irakurri ahala, antzekotasunak eta desberdintasunak dituen harreman bat azaleratuko da aktoreen artean. Bitartean, zuzendariak alabarekin egituratuko du familiako oroitzapenen puzzlea, XX. mendeko istorio pribatu bat.
Andrés Di Tellak (Buenos Aires, 1958) hainbat film luze dokumental zuzendu ditu: Montoneros, una historia (1995), Macedonio Fernández (1995), Prohibido (1997), La televisión y yo (2003), Fotografías (2007), El país del diablo (2008), Hachazos (2011), ¡Volveremos a las montañas! (2012) eta 327 cuadernos (2015), Donostia Zinemaldiko Zabaltegi sailean aurkeztua. Film laburren alorrean, Reconstruyen crimen de la modelo-k (1990) sari ugari jaso zituen eta museo batek baino gehiagok du bilduman. Instalazioak, bideo-arteko piezak eta performanceak ere egin ditu. Halaber, Buenos Aireseko Zinema Independenteko Jaialdiaren (BAFICI) sortzailea eta lehenengo zuzendaria izan zen. 2016an Horizontes sariko epaimahaikide izan zen Donostian.