tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Koprodukzio Foroa > Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa
Irailaren 22, 23, 24 eta 25
Izen-ematea 2019ko apirilaren 15tik ekainaren 15era
  • Zer da?
  • Zer proiektu aurkez daitezke?
  • Araudia
  • Sariak
  • Adituak

Donostia Zinemaldiak Europa-Latinoamerika I. Koprodukzio Foroa jarri zuen abian 2012an. Honako hauek ditu helburu nagusi Foroak: ikus-entzunezko proiektuen garapena bultzatzea, profesionalen arteko lankidetza sustatzea eta nazioarteko merkatu berrietan sarrera bultzatzea.

Koprodukzio Foroa garatzen ari diren fikziozko eta ez fikziozko proiektuei zuzenduta dago, eta han Europako zein Latinoamerikako zinema-proiektuek har dezakete parte.

Proiektuen arduradunek, pitching saioetan, zinemagintzako kideei aurkez diezazkiekete beren egitasmoak; horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute, profesionalekin hitzorduak zehaztearren.

Foroan bertan, zenbait ekimen izango dira; alde batetik, parte-hartzaileen artean topaketa informalak sustatzeko, eta, bestetik, ikus-entzunezko industriaren gaur egungo eta etorkizuneko funtsezko alderdien inguruko esperientziak eta ezagutza trukatzeko hitzaldiak eta mahai-inguruak.

Koprodukzio Foroa San Telmo Museoan egiten da, Príncipe zinematik gertu. Han, Zinema Eraikitzen eta Glocal in Progress ekimenetako filmak proiektatzen dira. Donostian biltzen diren industriako profesional guztien arteko topaleku bat ere bada Foroa.

Koprodukzio Foroan sari garrantzitsuak banatzen dira. Besteak beste, Foroko Proiektu Onenaren Saria; EFADS-CAACI Saria; Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria eta ARTE Kino International Prize saria.

Donostiako foroari jarraipena emanez eta Canneseko Zinema-jaialdiko Marché du Film ekimenarekin eta Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Erakundearekin (INCAA) sinatutako Forjando Alianzas lankidetza-hitzarmena dela-eta, proiektu hauetako batzuek nazioarteko ibilbidean aurrera egin ahal izango dute; dela Ventana Sur jaialdiko merkatuan, dela Cannesko Producers Network sarearen hurrengo edizioan. Ibilbide horrek nabarmen lagunduko die filmoi nazioartean sustatzen.

2018an, Donostia Zinemaldiak Latinoamerikako zinema-merkatu handiena den Ventana Surrekin zuen elkarlana zabaldu zuen –Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Filmek eta INCAA-Argentinako Zinemaren eta Ikus-entzunezko Arteen Institutu Nazionalak antolatua– eta Proyecta abiatu zen. Jarduera berri honek Latinoamerikarekiko koprodukzioak sustatzen ditu eta Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aukeratutako Europako nazioarteko ibilbidea bultzatzen du.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan, sortu zenetik (2012) 114 proiektu aukeratu dira; horietatik 46 bukatu eta estreinatu dira, 27 gaur egun preprodukzio edo postprodukzio-fasean daude eta 22 nazioarteko jaialdietan aukeratu dituzte, besteak beste, Berlin, Cannes, Locarno, Donostia, Sundance eta Venezian.
Kasu arrakastatsuak:Álvaro Brechnerren La noche de los 12 años, Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aukeratua 2018an; César Augusto Acevedoren La Tierra y la sombra, Canneseko zinema-jaialdiko Kritikaren Astean aurkeztua 2015ean; David de Pablosen Las elegidas, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aukeratua 2015ean; eta Fernando Guzzoniren Jesús, Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatua 2016an.

Harremanetarako:


Erregelamendua irakurtzeko eta proiektu bat inskribatzeko, klikatu hemen.
IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: EKAINAK 15


Garatze-bidean dauden zinema-proiektu europar eta latinoamerikarrak aurkez daitezke deialdira. Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.

Proiektuek ondoko baldintza hauek bete beharko dituzte:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten transmedia proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak. Proiektuek gutxienez 60 minutuko iraupena izatea, eta transmedia proiektuen oinarri nagusia film zinematografikoa izatea.
  • Proiektuek finantzaketaren % 20 ziurtatua izatea.
    Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

Izena emateko baldintzak:

  • Europaren eta Latinoamerikaren arteko Koprodukzio Foroaren Araudia onartzea
  • Online bidezko izen-ematea
  • Ondoko agiri hauek (euskaraz edo gaztelaniaz edo ingelesez) aurkeztea:
    • Ekoizlearen oharra - 2 orri gehienez
      Zergatik sartu den ekoizlea proiektuan. Ekoizpenaren planteamendu eta kronograma orokorra.
    • Zuzendariaren oharra - 2 orri gehienez
      Zergatik sortu zen proiektua eta ikus-entzunezko zer ikuspegi duen.
    • Tratamendua - 8-12 orri bitarte
      Filmeko argumentuaren tratamendua, egitura dramatikoa eta pertsonaien garapena.
      Ez-fikzioko filmak: proiektuaren sorkuntza-egitura.
    • Aurrekontuaren laburpena (eurotan)
      Filmaren aurrekontu orokorra, partiden arabera laburtuta.
    • Finantzaketa-plana (eurotan)
      Finantzaketa-planean (orri bat gehienez) filma finantzatzeko aurreikusi diren iturriak jaso eta dagoeneko eskuratu diren aurrekontu-zenbatekoak zehaztu behar dira.


Informazio gehiago: industryclub@sansebastianfestival.com


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiko Industria Sailaren ekimena da, Europaren eta Latinoamerikaren arteko zinema-proiektuak bultzatzeko, eta kontinente arteko koprodukzio eta banaketa sareak indartzeko.

Ekimen hau gauzatzeko, Donostia Zinemaldiak garapen bidean diren proiektu zinematografikoen izena emateko deialdi publikoa egin du industriako profesionalen datu-basearen, hedabideen eta Zinemaldiaren webgune ofizialaren bidez.

Zinemaldiak gehienez 20 proiektu hautatuko ditu Koprodukzio Foroan parte hartzeko, Nazioarteko hiru adituk idatzitako txostenetan oinarrituta. Proiektuen arduradunek kolaboratzaile estrategikoak, industrialak eta finantzarioak topatu ahal izango dituzte Zinemaldira bertaraturiko gonbidatu profesionalen artean, beren proiektuak haiekin batera produzitzeko. Era berean, industriako kideei aurkeztu ahal izango dizkiete beren egitasmoak pitching saioan, eta horretarako, agenda pertsonalizatua izango dute beren lanetan interesa duten profesionalekin biltzeko.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa Donostia Zinemaldiaren 67. edizioan gauzatuko da, 2019ko irailaren 22an, 23an, 24an eta 25ean.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan aurkeztutako proiektuek ondoko araudi hau bete beharko dute:

1. ARTIKULUA

Ondoko baldintza hauek betetzen dituzten eta proiektuak garapen fasean dituzten Europako eta Latinoamerikako ekoizpen-etxeek eman ahalko dute izena:

  • Gutxienez 60 minutu irauten duten fikzio proiektuak, baita zinemarako film plataforma nagusi gisa duten animazio digitaleko, transmedia, crossmedia eta plataforma anitzeko proiektuak ere. Ez dira ez-fikziozko proiektutzat joko kazetaritzako edo informatzea helburu duten ikus-entzunezko erreportajeak.
  • Ekoizpen-etxeek aurkeztuko dituzte proiektuak, eta zuzendariek ere inplikatuta egon beharko dira.
  • Europako proiektuek zuzeneko lotura izan beharko dute Latinoamerikarekin; adibidez, Latinoamerikako ekoizpen-etxe baten partaidetza, filmaketaren kokapenak han egotea edo gidoian jorratutako gaiak harekin lotura edukitzea.
  • Proiektuen ekoizleek aurrekontu eurotan bat eta finantzaketa-plan bat aurkeztu beharko dituzte, eta finantzaketaren % 20 gutxienez bermatuta egon beharko da.

Kontuan hartuko da proiektua foro batean aurkezten den lehen aldia izatea, ekoizpen-etxeak aurrez nazioarteko koprodukzio bat gutxienez egin izana, formatuei dagokienez berritzaileak izatea, banatzeko eta finantzatzeko formula berriak proposatzea eta zuzendariak aurrez amaitutako lanak biltzen dituen dokumentazio osagarria aurkeztea.

2. ARTIKULUA

Interesdunek doan eman ahal izango dute izena, online formularioa behar bezala beteta, eta erregelamendu honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.

3. ARTIKULUA

Edozer irudi-material osagarri aurkezteko, materiala ikusteko esteka bat eman beharko du interesdunak. Ez da euskarri fisikoan dagoen irudi-materialik jasoko.

4. ARTIKULUA

Koprodukzio Foroan parte hartzen duen proiektuarekin lotutako alderdi guztietarako, izen-emate formularioaren sinatzailea hartuko du Zinemaldiak hizketakide bakartzat, baita proiektu horretan parte hartzen duten bestelako enpresen edo pertsonen arduradun moduan ere.

5. ARTIKULUA

Proiektuak aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako proiektuei egindako gonbidapena konfidentziala izango da erabat, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki jakinaraztea erabakitzen duen arte.

7. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek ondoko konpromisoak hartuko dituzte:

  • Proiektuak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartuko dutela baieztatzea.
  • Ekoizlea edo/eta zuzendaria Foroa egiten den egunetan bertan izango direla baieztatzea (biak egotea gomendatzen da).
  • Antolatzaileek eskatutako informazio-materiala bidaltzea ingelesez, gaztelaniaz edo euskaraz, katalogoa edo web orria osatzeko eskatutako denboran.

8. ARTIKULUA

Zinemaldiak 10.000 euroko Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria emango dio hautatutako proiektuetako baten ekoizle nagusiari, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Iberoamerikako Ikusentzunezko eta Zinematografiako Konferentziak (CAACI) eta Europako Zinema Agentzietako Zuzendariek (EFAD), Europa-Latinoamerika EFADs-CAACI Koprodukzio Saria sortzea erabaki baitute, 20.000 eurokoa, Koprodukzio Foroan hautatutako proiektuetako baten ekoizlearentzat.

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Gainera, Arte France Cinemak ArteKino International Prize banatuko du. Honekin, 6.000 euroko saria emango zaio Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Foroan hautatutako proiektutako baten gehiengoa duen ekoizleari.

9. ARTIKULUA

Proiektuak ekoizten amaitutakoan, horien arduradunek Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren logoa agerrarazi beharko dute behin betiko kopiako kredituetan. Logotipoa hainbat hizkuntzatan egongo da eskuragarri Zinemaldiaren webgune ofizialean.

10. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioan egon daitekeen edozer zalantza Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak konponduko du.

11. ARTIKULUA

Erregelamendu honen interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.


Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Proiektu Onenaren Saria

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku edo nazioarteko txeke bitartez, betiere eurotan.

Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.

Proiektu Onenaren Saria. Araudia (2019)

Europa-Latinoamerika Koprodukzio foroa. EFADS-CAACI Saria

Europa- Latinoamerika koprodukzio foroko EFADs-CAACI Saria, 20.000 euroko dirusariz hornitua, irabazten duen proiektuaren ekoizle nagusiak jasoko du.

Europa-Latinoamerika VIII. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.

Araudia (2019)

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria

Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.

Araudia (2019)

ArteKino International Prize

ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.

ARTE etxeak babesten du saria.

ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ArteKino International Prize saria ematera.

Ekitaldirako sailkatutako proiektu guztiek parte har dezakete ArteKino International Prize, lankidetza berezien esparruan aurkezten direnek izan ezik.

Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.

Araudia (2019)


AGUSTINA CHIARINO
Agustina Chiarino (Uruguai, 1977) Zientzia Politikoetako teknikaria da, Komunikazio Zientzietan lizentziatua eta Sormenezko Dokumentaletako masterra egin du.
Cannes, Berlin, Donostia, Sundance, Venezia, Rotterdam eta Toronton estreinatutako dozenatik gora film luze saritu ekoitzi eta koproduzitu ditu, besteak beste: La discípula del velocímetro, Gigante, Hiroshima, 3, Tanta agua, El 5 de talleres, Historia del miedo, Mi amiga del parque, Las Olas, Locura al aire, Benzinho, Las Herederas eta Monos.
Zortzi urtez, Uruguaiko Canal 10 kateko proiektu berrien garapeneko eta koprodukzioetako arduraduna izan zen. Mutante Cine izeneko bere ekoiztetxeak, EAVErekin batera, Latinoamerikako eta Europako ekoizleentzako Puentes workshopa antolatzen du. Unibertsitate eta zinema-eskola batzuetan irakasle aritu zen, besteak beste, Kubako EICTVn. Biennale College, BrLab, BiobioLab eta Puenteseko tutorea da. Dohako funtsetako, Torino ScriptLabeko, Incubadora INCAAko, Txileko Corfo eta CNTVko eta Kolonbiako Proimágeneseko irakurlea eta hautatzailea izan da, besteak beste. Nazioarteko hainbat zinema-jaialditako industriako eta filmen ataletako epaimahaikidea izan da, adibidez: Donostia, Locarno, Cartagena, Miami, BAFICI eta Málagakoetan.

JAVIER MARTÍN
Ekonomia Zientzietan lizentziatua Valladolideko Unibertsitatean. 1995ean Parisera joan zen, eta Frantziako Colifilms banatzailearentzat lan egiten hasi zen. Colifilms Espainiako eta Latinoamerikako zinema Frantzian banatzen espezializatuta dago. Era berean, Espainiarekin eta Latinoamerikarekin zenbait koprodukzio koordinatu zituen, Frantziako Albares Productions ekoiztetxearekin. 2002az geroztik, Pariseko Udalaren mendeko Forum des Images zinema-erakundearen programazio-zuzendaritzan lanean ari da.
Gainera, hainbat zinema-jaialdirekin kolaboratu du. Donostia Zinemaldiko Zinema Eskolen Nazioarteko Topaketaren koordinatzailea izan zen (2005etik 2007ra). Latinoamerikarako ordezkari lanetan aritu da, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian (2006tik 2011ra) eta Berlinalen (2013tik 2019ra). Cinéma du Réel jaialdiko hautaketa-batzordeko kidea izan zen (2014tik 2018ra). Gaur egun, Marrakexeko zinema-jaialdiko ordezkaria da eta BIFF-Bogota International Film Festivaleko programatzailea.

ANDREA STAVENGAGEN
Andrea Stavengahen, Zinemaldiko Latinoamerikarako ordezkaria, Historian lizentziatu zen Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoan. Zinematografiaren sustapenean eta hedapenean egin zituen lanbideko lehen urratsak, IMCINEren Film Laburren Ekoizpen Zuzendaritzan. Ondoren, Centro de Capacitación Cinematográfica delakoko Ikerketa eta Dibulgazioko zuzendariorde izan zen. Guadalajarako nazioarteko zinema-jaialdian, Encuentro Iberoamericano de Coproducción Cinematográfica topaketako buru izan zen. Zinema-jaialdi horretako Industriako zuzendari izan da 2013ko abuztura arte. Horretaz gain, Moreliako zinema-jaialdiaren baitan egiten den Latinoamerikako ekoizle gazteei zuzendutako Morelia Lab tailerreko zuzendarikidea izan zen hamar urtez, eta gaur egun industriako profesionaleei zuzendutako ekimenak koordinatzen ditu.


Aurreko edizioak
Sustatzaileak:
Gobierno vasco

Laguntzaileak:

Epe-Apv Etxepare Europa Distributión IBAIA ibermedia www.latamcinema.com Zineuskadi
Producers Network Ventana Sur ARTE CACI EFADs EURIMAGES

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea