tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Zinema Eraikitzen > Zinema Eraikitzen
Irailaren 23, 24 eta 25an
Izen-ematea Zinema Eraikitzen 36. Donostia 2019ko apirilaren 30tik ekainaren 30era
  • Zinema Eraikitzen
  • Araudia
  • Sariak
  • Eskertzak

Zinema Eraikitzen 2002an sortu zen, Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino, Rencontres de Toulouseren arteko elkarlanari esker, eta industriako jarduera aitzindaria izan zen. Hala, nazioarteko merkatu eta zinema-jaialdi askotan, horretan oinarritutako antzeko formatuak sortu dira. Postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzeko laguntzak emanez Latinoamerikako zinema-ekoizpena babesteko asmoz jaio zen.

Ekimen profesional honek bi deialdi izaten ditu urtean, bata martxoan, Tolosa Okzitanian, eta bestea irailean, Donostian. Bi zinemaldietako hautaketa-batzordeek aukeratzen dituzte filmak, gero horiek amaitzen lagun lezaketen nazioarteko profesional-talde bati aurkezteko.

Lehenengo ediziotik, Zinema Eraikitzen ekimenak zinemagile latinoamerikar ospetsu askori lagundu die beren lehenengo lanak bukatzen, adibidez: Ana Katz, Celina Murga, Tristán Bauer, Federico Veiroj, Julio Hernández Cordón, Rigoberto Perézcano, Ciro Guerra, Alejandro Fernández Almendras, Sebastián Lelio, Jayro Bustamante eta Pepa San Martín.


Zinema Eraikitzen ekimenean, postprodukzio-fasean zeuden 191 film aukeratu dira eta horietatik % 95 bukatu dira. Donostiako edizioetan, 106 film proiektatu dira; horietatik 48 nazioarteko zinema-jaialdietan aukeratu dituzte, besteak beste, Berlin, Cannes, Locarno, Rotterdam, Donostia, Sundance eta Venezian.

Azken urteetako lan ezagunenetako batzuk honako hauek izan dira: Sebastián Lelioren Gloria opera prima (Leliok geroago ingelesa ez beste hizkuntzetako film onenaren Oscarra irabazi zuen, Una mujer fantástica filmarekin), Berlineko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean aukeratu zuten eta emakumezko aktore onenaren saria irabazi zuen. Jayro Bustamanteren Ixcanul opera prima, Berlineko zinema-jaialdiko Sail Ofizialean aukeratu zuten eta Silver Bear-Alfred Bauer saria irabazi zuen. Pepa San Martínen Rara opera prima, Berlineko zinema-jaialdiko Generation sailean aukeratu zuten eta Generation KPlus saria irabazi zuen.


Zinema Eraikitzen sailak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Film Factory, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No problem Sonido, Programa Ibermedia, Wanda Visión, eta beste hauen laguntza: Association Rencontres Cinémas d'Amérique Latine de Toulouse (ARCALT), Les Activités Sociales de l'Energie (CCAS), Centre National du Cinéma et de l'Image Animée (CNC), CINÉ +, Commune Image, Confédération Internationale des Cinémas d'Art et Essai (CICAE), Conseil Général de la Haute Garonne, Eaux Vives, École Nationale Supérieure d'Audiovisuel (ENSAV), Europa Distribution, Firefly, Gaumont Wilson, La Cinéfondation, Le-Lokal, Mactari, Mairie de Toulouse, Producers Network (Marché du Film - Festival de Cannes), Région Occitanie Pyrénées - Méditerranée, Signis y Titrafilm.


Zinema Eraikitzen 35 Toulouse


Harremanetarako:

Donostia Zinemaldiaren egoitza nagusia honakoa da:

DONOSTIA ZINEMALDIA
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
[email protected]

www.sansebastianfestival.com webgune ofizialean informazio xehatua ageri da; horrez gain, Zinemaldiarekin eta bertako sailekin harremanetan jartzeko datuak ematen ditu.

DONOSTIAKO NAZIOARTEKO ZINEMALDIA Sozietate Anonimoa Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Espainiako Gobernuko Kultura, Hezkuntza eta Kirol Ministerioak osatzen dute zati berdinetan, eta Donostiako alkatea du presidente. Donostia Zinemaldiko antolakuntzaren burua jaialdiaren zuzendari José Luis Rebordinos da.

Donostia Zinemaldia Film Ekoizleen Elkarteen Nazioarteko Federazioak (F.I.A.P.F., www.fiapf.com) onartuta dago, lehiatzeko zinema-jaialdien kategorian.

Donostia Zinemaldiaren 67. edizioa Donostian egingo da, 2019ko irailaren 20tik 28ra bitartean.

1. ARTIKULUA

Donostia Zinemaldiak ekarpen positiboa egin nahi dio kulturari eta zinema-industriari.

2. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen industriako profesionalei zuzendutako jarduera da, eta bi helburu ditu: batetik, Latinoamerikako film luzeak amaitzen laguntzea, eta, bestetik, nazioartean hedatzea.

Hautatutako filmak profesionalek bakarrik ikusiko dituzte (ekoizleak, banatzaileak, erakusleak, erosleak, telebistak, industria teknikoak, laguntza-funtsak, zinema-jaialdietako programatzaileak, eta erakundeak), ekoizpen horiek bukatu eta banatu ahal izan daitezen laguntzeko, eta, hala, ikusleengana heltzeko.

3. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sarietara postprodukzio fasean dauden eta Latinoamerikako herrialdeek osorik edo zati batean ekoitzi dituzten film luzeak, fikziozkoa edota ez fikzioskoak, (gutxienez 60'-koak) aurkez daitezke.

4. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen Donostia Zinemaldiaren eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketen ekimen bateratua da, eta urtean bitan egiten da:

  • Bigarrenik, irailean, Donostia Zinemaldiaren barruan.

Donostia Zinemaldiak datu-basean dituen industriaren arloko profesionalei helarazten dizkie deialdiak. Komunikabideen eta web-orrien bidez ere ezagutarazten du.

5. ARTIKULUA

Bi deialdietan, Donostia Zinemaldiko eta Cinélatino Rencontres de Toulouse topaketako hautespen batzordeek elkarrekin aukeratuko dituzte erakutsiko dituzten filmak.

Sei film hautatuko dira deialdi bakoitzean. Antolakuntzak kopuru hori aldatzeko eskubidea du, egokitzat jotzen badu.

Aukeratzeko erabakia apelaezina izango da.

6. ARTIKULUA

Zinema Eraikitzen sailen hautatutako film guztiei partaidetza ziurtagiria emango die Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak.

7. ARTIKULUA

Hona hemen Donostiako Zinema Eraikitzen sailaren deialdiaren oinarriak:

  • Filmen ekoizleek edo ordezkariek doan eman ahal izango dute izena, izena emateko online formulario bat behar bezala beteta eta araudi honetako oinarriak aldez aurretik onartuta.
  • Filmak Zinema Eraikitzen sailaren beste edizio batean parte hartu badu, filmaren ekoizleak edo ordezkariak harremanetan jarri beharko dira Zinemaldiaren Filmen Sailarekin, filmaren izena online eman baino lehen.

    DONOSTIA ZINEMALDIA
    Filmen Saila
    Tel.: +34 943 481 212
    [email protected]

  • Lehen hautaketa-prozesuan onartutako euskarrien artean honako hauek lehenetsiko dira: DVDa, Blu-ray diskoa (0 eremua/eskualdea) eta/edo esteka.

    Helbide honetara bidali ahalko dira euskarri fisikoak:

    FESTIVAL DE SAN SEBASTIÁN
    Filmen Saila
    TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
    Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
    20012 Donostia (Espainia)
    Tel.: +34 943 481212
    [email protected]

    Bidalitako materiala ez da itzuliko. Gutun-azalean, argi adierazi beharko da ondoko esaldia: «Merkataritza-baliorik gabeko materiala. Erabilera kulturalerako soilik». Zinemaldiak ez du bidalketa-kosturik ordainduko.
     
  • Zinemaldiak, filmak offline ikusi ahal ditzan, beretzat gordetzen du izena eman duten filmak deskargatzeko eskubidea. Hautaketa Batzordeko kideek bakarrik izango dute deskarga hori erabiltzeko aukera.
     
  • Filma ez badago gaztelaniaz eginda, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluak izan beharko ditu.
     

8. ARTIKULUA

Donostiako Zinema Eraikitzen saioan hautatzen diren filmek aukera izango dute Zinema Eraikitzen Industriaren saria irabazteko, enpresa hauek emana: Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión, saria film baten postprodukzioa DCP (Digital Cinema Package) fasera arte egitea izango da, jatorrizko bertsioan eta ingelesezko azpitituluekin eta Espainian barrena banatzea.

Industriaren Sarien ekitaldia amaitzean jakinaraziko da Industriaren Zinema Eraikitzen saria, eta Zinemaldiaren amaierako galan entregatuko da diploma.

9. ARTIKULUA

36. Zinema Eraikitzen sarian parte hartzeak zera dakar berekin:

  • Online izena emateko formularioa behar bezala betetzea. Formularioa webgune ofizialeko (www.sansebastianfestival.com) The Industry Club atalean dago.
  • Aukeratzen diren film guztietan Zinema Eraikitzen ekimenaren logotipoa behin betiko kopiaren kredituetan eta promozio materialetan jartzeko konpromisoa hartuko dute egileek. Logotipoa Zinemaldiaren webgunean eskura daiteke.
  • Filmaren produktoreek edo ordezkariek Zinema Eraikitzen Industriako saria onartzea.

10. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendariak filmak ofizialki gonbidatu ondoren, hautatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek izena emateko online formularioa eguneratu, osatu eta baieztatu behar dute 2019ko abuztuaren 8a baino lehen..

Zinemaldiak baieztapen horren sinatzailea hartuko du solaskide bakartzat, filmak Zinemaldian parte-hartzearekin lotutako alderdi guztiak negoziatzeko, baita arduradun bakartzat ere, filmaren ekoizpenean parte har dezaketen beste enpresa edo pertsonen gainetik.

Hautatutako filmaren baieztapen horren bidez, Zinemaldiko zuzendaritzak exijitzen dituen arau guztiak onartutzat emango dira eta ezingo da atzera egin; beraz, filma ezingo da Zinemaldiko programaziotik atera.

11. ARTIKULUA

Zinemaldiak hautatutako filmei egindako gonbidapena konfidentziala izango da, eta ekoizleek edo ordezkariek isilpean gorde beharko dute, Donostia Zinemaldiak ofizialki azaltzen duen arte.

Donostia Zinemaldiaren programazio orokorraz eta emanaldien ordutegiez zuzendaritza batzordea soilik arduratuko da.

12. ARTIKULUA

Hautatutako proiektuen ekoizleek haiek zein zuzendariak ekitaldian izango direla berresteko konpromisoa hartzen dute.

13. ARTIKULUA

Zinemaldiko prentsako buletinetarako, katalogorako eta webgune ofizialetarako beharrezkoak diren dokumentuak online izena emateko formulariotik hartuko dira. Formulario hori behar bezala bete beharko da 2019ko abuztuaren 8a baino lehen.

14. ARTIKULUA

Gonbidatutako filmen ekoizleek edo ordezkariek Zinemaldian emango dituzten filmen kopiak irailaren 14a baino lehenago bidali beharko dituzte hurrengo helbidera:

DONOSTIA ZINEMALDIA
Industria Saila-Zinema Eraikitzen
TABAKALERA - Nazioarteko Kultura Garaikidearen Zentroa
Emakume Zigarrogileen Plaza, 1, 2. solairua
20012 Donostia (Espainia)
Tel.: +34 943 481212
[email protected]

Zinema Eraikitzen saileko filmek izan behar duten euskarriak DCP da. DCPak ekoizleak/ banatzaileak ikusi eta onartu beharko ditu aldez aurretik.

Version Files delakoak kudeatzea, film hasierako animazioak gehitzea, DCP gehiago sortzea eta tankera horretako lanak ez dira Zinemaldiaren arduren parte eta, kudeatzen den material kantitatea dela eta, Zinemaldiak ezin du bermatu zuzenketa guztiak egin ahal izango direnik.

Beharrezkoa izanez gero, Zinemaldiko sail teknikoak zerbitzariaren ziurtagiria bidaliko die filmaren ekoizleei edo ordezkariei, bai eta KDMak (Key Delivery Message) jasotzeko koordenatuak ere.

15. ARTIKULUA

Kopiak jatorrizko bertsioan aurkeztuko dira; filma gaztelaniaz bada, ingelesezko azpitituluekin, eta, beste hizkuntza batean bada, gaztelaniazko edo ingelesezko azpitituluekin.

Filmaren ekoizleek edo ordezkariek arduratu beharko dira kopiari azpitituluak jartzeaz.

Jatorrizko bertsioan gazteleraz edo ingelesez ez dauden filmen kasuan, Zinemaldiak azpititulu elektroniko gehigarriak jarriko ditu bere kontura; azpitituluak ingelesez badaude, gazteleraz, eta, gazteleraz badaude, ingelesez. Horretarako filmaren gaztelera edo ingelesezko azpitituluak –eta dagozkion denbora kodeak– beharko ditu, .srt edo .stl  formatuan, baita esteka (deskargatzeko) edo DVD bat ere.

Azpititulu elektronikoak Zinemaldiaren zerbitzura lan egiten duen enpresak jarriko ditu.

16. ARTIKULUA

Zinemaldiko zuzendaritzak eskubidea izango du filmen kopiak ukatzeko, baldin eta sail teknikoak, egiaztatu ondoren, proiektatzeko desegokitzat jotzen baditu. Zinemaldiko zuzendaritzak txosten teknikoa bidaliko die filmen titularrei edo ordezkariei kopian arazoak aurkitzen baditu.

Hautatutako filmen kopien garraio-gastuak eta asegurua partaidearen kargura izango dira, harik eta Zinemaldiaren egoitza nagusira iristen diren arte edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkion arte.

Donostia Zinemaldia kopien aseguruaz arduratuko da egoitza nagusira iristen direnean edo haren aduanako agenteari heltzen zaizkionean harik eta itzultzen dituen arte.

Euskarriak DCP badira, filmaren ekoizleak edo ordezkariak ordainduko ditu KDMak egiteko kostuak.

Zinema Eraikitzen sailean hautatutako filmen kopien itzulketak parte hartzailearen kontura izango dira. Zinema Eraikitzen sailean hautatutako film guztiak eman ondoren egingo da.

17. ARTIKULUA

Antolatzaileek Zinema Eraikitzen sailean parte hartu duten filmen aukeraketa proposamenak egin ahal izango dituzte beren programazioetan.

18. ARTIKULUA

Akreditazioa duten industriako profesionalak Zinemaldiaren The Industry Club izeneko espazioan bilduko dira eta arreta berezia jasoko dute. Talde profesional batek ahalik eta baliabide gehienak emango dizkie beren lana errazteko.

19. ARTIKULUA

Ezusteko arazorik gertatzen bada (antolakuntzan edo funtzionamenduan) edo arau hauek behar bezala betetzen ez badira, Zinemaldiko zuzendaritzak subiranotasuna izango du, baita azken erabakia hartzeko ahalmena ere, FIAPFen arauen arabera, nazioarteko zinema ekitaldiei dagokienez.

Arauon interpretazioari buruzko desadostasunik egongo balitz, gaztelaniazko testua aplikatuko da.

Arau hauek interpretatzeko orduan sor litezkeen zalantzak Donostia Zinemaldiaren zuzendaritzak ebatziko ditu.

Zinema Eraikitzen Industria Saria. Ad Hoc Studios, Deluxe Spain, Dolby Iberia, Laserfilm Cine y Video, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión enpresek ematen dute saria. Film baten postprodukzio-zerbitzuetan datza saria –ingelesez azpititulaturiko DCP kopia egin arte–, eta, horretaz gain, filma Espainian banatuko da.

Argibide gehiago:


 

Ondorengoen babesarekin    

Ad Hoc Studios
Delux Spain
 
     
 
 
     

Aurreko edizioak
2018
2017
2016
2015
2014
2013
2012
2011
2010
2009
2008
2007
2006
2005
2004
2003
2002

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea