tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > The Industry Club > Zinemaldia & Technology > Zinemaldia & Technology
Zinemaldia & Technology
 

Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan erabiltzen ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.

Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, 2018an bat egin zuten Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri zuten martxan.

Zinemaldia & Technology jardueraren lehen edizioa irailaren 23an izan zen Tabakaleran, Donostia Zinemaldiaren esparruan, eta teknologo, zinemagile eta industria zinematografikoko profesionalentzat topaleku bihurtu zen. J.A. Bayona zuzendariaren eskola magistralak hasiera eman zion jardunaldiari eta sektorean teknologiaren integrazioa ahalbidetzen duten eragile publiko eta pribatuak bildu zituen.

Zinemaldia & Technology Donostia Zinemaldiaren apustu estrategiko bat da eta bigarren edizioan ikus-entzunezko industriari eta teknologiari buruz gogoeta egiteko erakargune gisa posizionatu nahi du. 2019an Industriako jarduera honek bazkide eta ekitaldi berriak izango ditu, irailaren 22an gauzatuko da eta eskola magistralaz gain, enpresa-ideien lehiaketa eta I+G+Bko enpresen aurkezpenak hartuko ditu barne.

 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:
Media Partner:
2019
Aurreko edizioak
2018

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea