tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiko kontuak > Puxika Gorria / El Globo Rojo-k, Donostia Zinemaldiko haurtzaindegi-zerbitzuak, hilaren 20an irekiko ditu ateak
Puxika Gorria / El Globo Rojo-k, Donostia Zinemaldiko haurtzaindegi-zerbitzuak, hilaren 20an irekiko ditu ateak
Zinemaldiko akreditatuek izena eman dezakete irailaren 17ra arte
Ostirala, 2019(e)ko irailaren 6

Donostia Zinemaldiak Puxika Gorria / El Globo Rojo haurtzaindegi-zerbitzua sustatuko du Zinemaldiko akreditatuentzat, San Telmo Museoarekin eta Parenting at Film Festivals taldearekin elkarlanean eta CIMAren (Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkartea) laguntzaz. Zerbitzu berri honek hilaren 20an irekiko ditu ateak.

Hainbat enpresak eta erakundek bere babesa adierazi diote ekimenari. Adibidez, puerikulturaren arloan diharduten enpresek, Lyillydoo-k eta Yammy-k, besteak beste, beren produktuak emango dituzte. Donostiako Aquariumak doako bisita bat egiten utziko du eta zinema-industriako zenbait enpresak haurtzaindegiko finantzazioan lagundu dute: Charades, EAVE, Cinando, Pris&Batty Films, Fundación Academia de Cine, Cinesa, Avalon, The Match Factory, The Film Agency Morena Films eta ULPA ULPA (Union Luxembourgeoise de la Production Audiovisuelle).

Cannesko zinema-jaialdiko Le Ballon Rouge ekimenaren kideko, Puxika Gorria / El Globo Rojo zerbitzuak ehun metro karratuko eremua eskainiko du San Telmo Museoan. Zinemaldiaren egoitza nagusietako bat da San Telmo Museoa, eta bertan egiten dira industriako profesionalentzat antolatutako jarduerak; besteak beste, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroa.

Ludoteca Zorionak enpresak kudeatuko du haurtzaindegia, eta euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez zainduko dituzte akreditatuen seme-alabak. Zerbitzua 10:00etatik 20:00etara bitarte egongo da zabalik, irailaren 20tik 28ra arte, 6 hilabetetik 6 urtera arteko haurrentzat. Gehienez, sei ordu egon ahal izango dira han. Haurtzaindegiak edoskitzeko eremu bat eta gurasoentzako elkargune bat izango ditu.

Zinemaldi osorako, haur bakoitzeko 50 euro izango da kostua. Halaber, 16 orduko bonuak eskuratu ahal izango dira, 30 euroan.

Haurtzaindegi-zerbitzuaz gain, antolatzaileek Survival Guide for Parenting in San Sebastian dokumentua prestatuko dute, hiriko family-friendly diren zerbitzuen berri emateko eta aparteko orduetan haurrak zaintzen dituzten enpresen berri emateko, deskontuak barne. Tabakalera eta Kursaaleko egoitzetan aldatzeko mahaiak egongo dira, Lillydoo markako produktuekin.

"Apurka-apurka, zinema-jaialdietara iristen ari da kontziliazioa. Xumeki, haurtzaindegi honekin geure harri-koskorra ekarri nahi izan dugu, garapen sozial bidezkoagoa eta inklusiboagoa bultzatzeko", adierazi du Zinemaldiaren zuzendariak, José Luis Rebordinosek.

"Parenting at Film Festivals elkarteko kideoi poz handia ematen digu Donostia Zinemaldian Puxika Gorria / El Globo Rojo ekimenarekin elkarlanean aritzeak. Gure industrian lana eta familia bateratzeko lagungarria izatea espero dugu, eta gizarteari, oro har, eredu ematea", adierazi dute Parenting at Film Festivals taldeko sortzaileek (Sarah Calderón, Michelle Carey, Aurélie Godet eta Olimpia Pont-Chafer).

“Badakigu kulturan eta gizartean hainbat aldaketa ez direla posible izango ikus-entzuneko industrian familia-kontziliazioa inklusiboagoa eta bidezkoagoa ez bada. CIMAk bere konpromisoa adierazi nahi dio ekimen honi, garrantzitsua delako emakumezko zinemagileen egoerari eta ikusgaitasunari dagokienez”, nabarmendu du Cristina Andreuk, Zinemako eta Ikus-entzunezko Bitartekoetako Emakumeen Elkarteko presidenteak.

Informazio gehiago nahi izanez gero eta aurrez izena emateko, helbide elektroniko honetan jar daiteke antolatzaileekin harremanetan hilaren 17ra arte: ParentingAtFilmFests@gmail.com. Data horren ondoren, Puxika Gorria – El Globo Rojoko San Telmoko egoitzan eman beharko da izena.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea