tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 67. Edizioa 2019  > Zinemaldiko kontuak > Gijóneko zinema-jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak bat egin dute berriro, Crossroads – Zinemaldia | FICX zikloaren bigarren ediziorako
Gijóneko zinema-jaialdiak eta Donostia Zinemaldiak bat egin dute berriro, Crossroads – Zinemaldia | FICX zikloaren bigarren ediziorako
Bi jaialdiek ekimen hori berritu dute, lankidetzarako baterako espazioak bilatzeko; hartara, interes bereziko obra zinematografikoak zirkulatzea sustatzeko
Osteguna, 2019(e)ko irailaren 12

CROSSROADS – ZINEMALDIA | FICX zikloaren lehen edizioak 200 ikusle baino gehiago erakarri zituen batez beste tituluko gure herriko aretoetara 56. Gijóneko Nazioarteko zinema-jaialdian. Publiko-arrakasta horren ondoren, bada, bi erakundeek akordioa berritu egin nahi izan dute, esparru berri bat bilatzeko nazioarteko zinema-jaialdietan obra zinematografikoak erakusteko politikari dagokionez.

Baterako topaleku honetan, interes bereziko zenbait film batera erakusten dira, bi zinema-jaialdiek, horien lehiazko sailetarako arautzen dituzten arauen esklusibotasun-politikak gorabehera, horiek zirkulatzea sustatzeko duten nahiaren seinale. Gainera, bi hiriek, Donostiak eta Gijónek, lotura kultural, geografiko eta historikoak izan dituzte eta dituzte historian zehar, eta Crossroads – Zinemaldia | FICX zikloa horien errubrika eta baieztapena ere bada.

Donostia Zinemaldiak eta FICXek, hortaz, ahaleginak batzen jarraituko dute; hartara, zinema garaikidearen forma berriak eta horiek egungo gizartearekin dituzten loturak ulertzeko funtsezkoak diren obrak are gehiago ikusarazteko. Nahi horren fruitu, programak aurtengo panorama zinematografikoko bost titulu nabarmen izango ditu, Donostia Zinemaldiak aukeratutakoak. Filmok ikusteaz gain, publiko asturiarrak zenbait aurkezpen entzuteko aukera izango du, 2016az geroztik Donostia Zinemaldiaren zuzendariorde den Maialen Belokik eta Donostia Zinemaldiko hautapen-batzordeko kide Amaia Serrullak lehen edizioan egindakoak bezalakoak.

Aipatu dugun hautaketa horren barruko tituluetako bat aurrera dezakegu jada. Hots, Las letras de Jordi Maider Fernández zinemagilearen lehen lana. 2019ko Donostia Zinemaldiaren New Directors sailean estreinatuko da. Ikusmira Berria egoiliar-programan garatu da eta postprodukzioko REC Grabaketa Estudioa saria irabazi du. Gainera, Push Play Work in Progress Sessionen lehen ediziotik pasatu zen, FICX Industry Daysen barruan, sortu zen urtean, alegia, 2017an.

Donostia Zinemaldiko zuzendari José Luis Rebordinosek eta Gijóneko Zinema-jaialdiko zuzendari Alejandro Díaz Castañok zikloaren gainerako edukien aurkezpena egingo dute Donostian, irailaren 23an, 17:00etan.

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea