tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > 'Dasatskisi / Beginning' filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra
'Dasatskisi / Beginning' filmak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra
Koprodukzio franko-georgiarrak, halaber, zuzendari onenaren, emakumezko aktore onenaren eta gidoi onenaren sariak jaso ditu

'Druk / Another Round' filmeko gizonezko aktore taldeak irabazi du gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra eta Epaimahaiaren Sari Berezia 'Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan' dokumental musikalarentzat izan da

Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak jaso du, 'Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around?' lanarengatik
Larunbata, 2020(e)ko irailak 26

Dasatskisi / Beginning koprodukzio franko-georgiarrak irabazi du Donostia Zinemaldiaren 68. edizioko Urrezko Maskorra, eta hiru sari gehiago ere eraman ditu: Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra Dea Kulumbegashvili hasiberriarentzat, Emakumezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra Ia Sukhitashvilirentzat eta Gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Kulumbegashvili berarentzat eta Rati Oneli filmaren koproduktore eta filmeko aktoreetako bat denarentzat.

Bestalde, Luca Guadagnino zinemagile italiarra presidente izan den epaimahaiak erabaki du Gizonezko Aktore Onenaren Zilarrezko Maskorra aktore bati baino gehiagori ematea; hain zuzen, Thomas Vinterberg zuzendariaren Druk / Another Round (Danimarka-Suedia-Herbehereak) filmeko aktoreei: Mads Mikkelsen, Thomas Bo Larsen, Magnus Millang eta Lars Ranthe.

Gainera, Epaimahaiaren Sari Berezia Julien Temple zuzendariak The Pogues taldeko liderrari buruz ondu duen dokumental musikalarentzat izan da: Crock of Gold: A Few Rounds with Shane MacGowan (Erresuma Batua). Aktaren arabera, saria “Julien Templerentzat eta Shane MacGowanentzat da”, Johnny Deppek ekoitzitako filmak transmititzen duen “punk energia eder, poetiko, tinko eta haserretua” dela eta.

Azkenik, Argazki Onenaren Epaimahaiaren Saria Yuta Tsukinagak irabazi du Takuma Sato zuzendariaren Nakuko wa ineega / Any Crybabies Around? (Japonia) film luzean egindako lanagatik.

BESTE SARI OFIZIAL BATZUK

Isabel Lambertik zuzendutako La última primavera (Herbehereak-Espainia) filmak bereganatu du Kutxabank-New Directors saria, eta sail horretako aipamen berezia Dong Xingyiren Gē shēng yuán hé màn bàn pāi  (Txina) filmarentzat izan da. Horizontes Saria Fernanda Valadezek irabazi du Sin señas particulares (Mexiko-Espainia) lanarekin eta aipamen berezia Clarisa Navasek lortu du Las mil y una (Argentina-Alemania) filmarekin. Zabaltegi-Tabakalera saria Catarina Vasconcelosek irabazi du A metamorfose dos pássaros (Portugal) filmari esker eta aipamen berezia Hong Sang-sooren The Woman Who Ran-entzat (Hego Korea) izan da.

Euskal Zinemaren Irizar Saria David Pérez Sañudoren Ane-k (Espainia) irabazi du eta Amaia Merino eta Miguel Angel Llamasen Non dago Mikel-ek (Espainia) aipamen berezia izan du. Donostia Hiria Publikoaren saria Florian Zeller-en The Father (Erresuma Batua) pelikulak eraman du eta Europako film onenaren Publikoaren saria, Maite Alberdiren El agente topo (Chile-AEB-Alemania-Herbehereak-Espainia) filmak. Halaber, Gazteriaren TCM Saria Ben Sharrocken Limbo (Erresuma Batua) lanarentzat izan da.

Dasatskisi / Beginning, Druk / Another Round eta Limbo Cannesko zinema-jaialdiko sail ofizialerako hautatuta zeuden, baina 73. edizioa bertan behera geratu zen koronabirusaren pandemia dela eta.

''ESKERRIK ASKO ZUEN BALDINTZARIK GABEKO ATXIKIMENDUAGATIK''

Galan zehar, gainerako sarien berri eman dute; eta aurkezleek, Edurne Ormazabalek eta Juan Diego Bottok, ikusleen babesa eskertu dute. "Zinemaldiaren edizio bakoitza bakarra eta errepikaezina da, baina aurtengoa are gehiago izan da. Festarik, jendetzarik eta besaulkiz besaulki elkarri belarrira zerbait xuxurlatzeko aukerarik gabeko Zinemaldia izan da aurtengoa, eta esan behar dugu hunkitu egin gaituela publikoaren portaera eredugarriak. Eskerrik asko zuen baldintzarik gabeko atxikimenduagatik", azpimarratu dute.

Ekitaldiaren ostean, El olvido que seremos / Forgotten We 'll Be film kolonbiarraren nazioarteko estreinaldia izan da. Fernando Truebak zuzendu du lana eta Javier Cámara du protagonista; Héctor Abad Faciolincek idatzitako izen bereko eleberriaren egokitzapena da. 


Sariak 2020

Sail ofizialak – FIAPF
Film onenaren Urrezko Maskorra
Dea Kulumbegashvili (Frantzia - Georgia)
 
 
Epaimahaiaren Sari Berezia
Julien Temple (Erresuma Batua)
 
 
Zuzendari onenaren Zilarrezko Maskorra
Dea Kulumbegashvili
Dea Kulumbegashvili (Frantzia - Georgia)
 
 
Emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra
Ia Sukhitashvili
Dea Kulumbegashvili (Frantzia - Georgia)
 
 
Gizonezko aktore onenaren Zilarrezko Maskorra
Mads Mikkelsen,Thomas Bo Larsen, Magnus Millang, Lars Ranthe
Thomas Vinterberg (Danimarka - Suedia - Herbehereak)
 
 
Gidoi onenaren epaimahaiaren saria
Dea Kulumbegashvili, Rati Oneli
Dea Kulumbegashvili (Frantzia - Georgia)
 
 
Argazki onenaren epaimahaiaren saria
Takuma Sato (Japonia)
 
 
Beste sari ofizialak batzuk
Kutxabank-New Directors Saria
© Borja de Miguel (IJswater Films & Tourmalet Films)
Isabel Lamberti (Herbehereak - Espainia)
 
 
 
AIPAMEN BEREZIA
Dong Xingyi (Txina)
 
 
Horizontes Saria
Fernanda Valadez (Mexiko - Espainia)
 
 
 
AIPAMEN BEREZIA
Clarisa Navas (Argentina - Alemania)
 
 
Zabaltegi-Tabakalera Saria
 
AIPAMEN BEREZIA
Hong Sang-soo (Hego Korea)
 
 
ORONA - NEST Saria
Film laburra
Ashmita Guha (India)
Film & Television Institute of India (FTII) (India)
 
 
 
AIPAMEN BEREZIA
Film laburra
Haohao Yan (AEB)
American Film Institute (AEB)
 
 
Donostia Hiria Publikoaren Saria
Florian Zeller (Erresuma Batua)
 
 
Europar Filmaren Saria
Maite Alberdi (Txile - AEB - Alemania - Herbehereak - Espainia)
 
 
Euskal Zinemaren Irizar Saria
David Pérez Sañudo (Espainia)
 
 
 
AIPAMEN BEREZIA
Amaia Merino, Miguel Angel Llamas (Espainia)
 
 
Gazteriaren TCM Saria
Ben Sharrock (Erresuma Batua)
 
 
Industria Sariak

WIP LATAM INDUSTRIA SARIA
Iván Fund (Argentina - Txile)
 
 
WIP LATAM ONENARENTZAKO EGEDA PLATINO INDUSTRIA SARIA
Manuel Nieto (Uruguai - Argentina - Brasil - Frantzia)
 
 

WIP EUROPA INDUSTRIA SARIA
Selman Nacar (Turkia - Frantzia - Errumania)
 
 
WIP EUROPA SARIA
Selman Nacar (Turkia - Frantzia - Errumania)
 
 

EUROPA-LATINOAMERIKA IX. KOPRODUKZIO FOROKO PROIEKTU ONENARI SARIA
Pobres pibes
Benjamín Naishtat (Argentina)
 
 
DALE! SARIA (EUROPA –LATINOAMERIKA GARAPENA)
¿Quién mató a Narciso? / Who Killed Narciso?
Marcelo Martinessi (Paraguai - Alemania - Frantzia)
 
 
KOPRODUKZIO GARAPENARI EURIMAGES SARIA
El repartidor está en camino / Riders (Banatzailea bidean da)
Martín Rejtman (Argentina - Portugal)
 
 
ARTEKINO INTERNATIONAL PRIZE
El día de mi bestia / The Day of My Beast
Camila Beltrán (Kolonbia - Frantzia)
 
 

IRUSOIN POSTPRODUKZIO SARIA
La misteriosa mirada del flamenco / The Mysterious Gaze of the Flamingo (Flamenkoaren itxura misteriotsua)
Diego Céspedes (Txile)
 
 

FilmChain
(Erresuma Batua)
 
 
Beste sari batzuk
TVE-Beste Begirada Saria
Eliza Hittman (AEB)
 
 
 
AIPAMEN BEREZIA
Kim Mi-jo (Hego Korea)
 
 
Espainiako Lankidetza Saria
Fernanda Valadez (Mexiko - Espainia)
 
 
Ohorezko Sariak
Donostia Saria
Viggo Mortensen
 
 
 
 
Zinemira Saria
Sara Bilbatua
 
 
 
 
Sari paraleloak
FIPRESCI Saria
Zhou Ziyang (Txina)
 
 
SGAE Fundazioaren Dunia Ayaso saria
Pilar Palomero (Espainia)
 
 
FEROZ Zinemaldia 2020 Saria
Thomas Vinterberg (Danimarka - Suedia - Herbehereak)
 
 
EUSKAL GIDOIGILEEN ELKARTEA SARIA
Marina Parés Pulido, David Pérez Sañudo
David Pérez Sañudo (Espainia)
 
 
Greenpeace - Lurra Saria
Telmo Esnal (Espainia)
 
 
SIGNIS Saria
Thomas Vinterberg (Danimarka - Suedia - Herbehereak)
 
 
Sebastiane Saria
© Brendan Adam-Zwelling
Viggo Mortensen (Kanada - Erresuma Batua)
 
 
 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea