Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Koprodukzio bila dabiltzan hamazazpi proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2020 ekimenean
Koprodukzio bila dabiltzan hamazazpi proiektu aurkeztuko dira Proyecta 2020 ekimenean
Ventana Sur-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta, online egingo da ekimena, abenduaren 1ean, 2an eta 3an
Ostirala, 2020(e)ko azaroak 13

Ventana Sur-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatutako Proyecta ekimenean, Latinoamerikaren eta Europaren arteko koprodukzio baten bila dabiltzan eta garabidean dauden hamazazpi zinema-proiektu aurkeztuko zaizkie ekoizle, programatzaile eta salmenta-agenteei, finantzazioa osatzeko eta nazioarteko banaketa egiteko bazkideak aurkitzeko asmoz.

Proyecta ekimenaren aurtengo edizioa, hirugarrena, online izango da, abenduaren 1etik 3ra. Hala, ekoizleek aurretik grabatutako proiektu-aurkezpenak egingo dituzte, Ventana Sur-en akreditatutako nazioarteko zinema-industriako profesionalek eskuratu ahal izango dituzten videopitch-en bidez, eta one-to-one topaketa birtualak ere egingo dira, partaide interesdunekin hitzarmenak bultzatzeko.

Latinoamerikako hamabi proiektu daude film sortan; zehazki, Argentina, Brasil, Kuba, Costa Rica, Guatemala, Mexiko eta Paraguaikoak. Paulo Roberto de Carvalho (Autentika Films), Esperanza Luffiego (Donostia Zinemaldia) eta Clara Massot (Ventana Sur) arduratu dira haiek aukeratzeaz. Gainera, EAVE Puentes-Europe/Latin America Co-production Workshop tailerrean parte hartu zuen Guatemalako proiektua eta Brasilgo CineMundi-ko bat ere barne hartuko ditu. Film horiei Donostia Zinemaldiko IX. Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan parte hartu duten Europako beste hiru proiektu gehituko zaizkie: György Pálfi-ren A TyúkHen, Daniel Vidal Toché-ren La anatomía de los caballos eta Jorge Thielen Armand-en La cercanía.

Aurkeztutako hamazazpi lanetako bederatzi beren zuzendarien fikziozko lehen edo bigarren lanak dira, eta, horiez gain, azken urteetan Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean, New Directors sailean edo Horizontes Latinosen parte hartu duten zenbait zuzendariren lanak ere egongo dira. Hori da Inés María Barrionuevo-ren (Espectro), Caru Alves de Sousa-ren (Coraçoes Solitários) eta María Alché eta Benjamín Naishtat-en (Puán) kasua.

Proyecta ekimena Ventana Sur-en parte da, hau da, Latinoamerikako ikus-entzunezkoen merkatu nagusiarena. Merkatu hori Argentinako Zinemaren eta Arteen Institutu Nazionalak (INCAA) eta Canneseko zinema-jaialdiko Marché du Film-ek antolatzen dute, duela hamabi urtetik.

 
PROYECTA  2020 AUTAKETA


Chicharras / Cicadas
Luna Marán
Ekoizpeneko herrialdea(k): Mexiko - Costa Rica
Ekoizpena: Brujazul

Corações Solitários / Lonely Hearts (Bihotz Bakartiak)
Caru Alves de Souza
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena: Manjericão Filmes

El hijo de la madre / The mother’s son (Amaren semea)
Claudia Izquierdo
Ekoizpeneko herrialdea(k): Kuba - Kolonbia
Ekoizpena: Dany Celeiro Rodríguez

El hijo deseado / The Desired Son
Ariel Rotter
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina - Uruguai
Ekoizpena: Tarea Fina

El naúfrago / The Castaway
Martín Farina
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Cinemilagroso

ESPECTRO / SPECTRUM
Inés María Barrionuevo
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Vega Cine SRL

Jardin en llamas / Garden of Fire
Valentina Maurel
Ekoizpeneko herrialdea(k): Costa Rica - Frantzia - Belgika
Ekoizpena: Geko Films

Matias
Filipe Matzembacher, Marcio Reolon
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena: Vulcana Cinema

Puán
María Alché, Benjamín Naishtat
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: Pasto

10 
Putas como nosotras / Whores Like Us
AGUSTINA COMEDI
Ekoizpeneko herrialdea(k): Argentina
Ekoizpena: ARDE CINE

11 
Remanso
Pablo Lamar
Ekoizpeneko herrialdea(k): Paraguai - Brasil - Herbehereak
Ekoizpena: Sapukai Cine

12 
Trucha panza arriba / Belly up Trout
Sebastian Lojo
Ekoizpeneko herrialdea(k): Guatemala - Mexico
Ekoizpena: Cine Concepción

EUROPA-LATINOAMERIKA KOPRODUKZIO FOROA – DONOSTIA ZINEMALDIA
13 
A Tyúk / Hen
György Pálfi
Ekoizpeneko herrialdea(k): Hungaria - Mexiko
Ekoizpena: FocusFox

14 
La anatomía de los caballos / The anatomy of the horse (Zaldien anatomia)
Daniel Vidal Toche
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia - Peru - Kolonbia
Ekoizpena: 93 Metros

15 
La cercanía / Nearness
Jorge Thielen Armand
Ekoizpeneko herrialdea(k): Frantzia - Venezuela
Ekoizpena: In Vivo Films

EAVE PUENTES-EUROPE / LATIN AMERICA CO-PRODUCTION WORKSHOP TAILERRA
16 
Beatriz, La Sin Ventura
Fernando Martínez
Ekoizpeneko herrialdea(k): Guatemala
Ekoizpena: La Danta Films

BRASIL CINEMUNDI
17 
Não Estamos Sonhando / We are not Dreaming (Ez dugu amesten)
Ulisses Arthur Macedo
Ekoizpeneko herrialdea(k): Brasil
Ekoizpena: Céu Vermelho Fogo Filmes


Industria Saila ondorengoen babesarekin:



© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea