tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Toulouseko Zinema Eraikitzen 37. edizioko palmaresa
Toulouseko Zinema Eraikitzen 37. edizioko palmaresa
Astelehena, 2020(e)ko apirilak 6

ZINEMA ERAIKITZEN TOULOUSE SARIA

 

Zinema Eraikitzen Toulouse Saria enpresa laguntzaileek film irabazleari eskainiko dizkioten postprodukzio-zerbitzuetan eta promozio ekimenetan datza.

50 o dos ballenas se encuentran en la playa
Jorge Cuchí  (Mexiko)

16 urteko Félixek gonbidapen bat jasoko du WhatsApp bidez: Balea urdinaren jokoan jolastu nahi duzu? 50 erronken horretan, azkenean zure buruaz beste egin behar duzun horretan? Félixek baitez esango du, eta 44 bete ondoren, jokoaren administratzaileak (erronkak botatzen dituen anonimo horrek) aginduko dio beste jokalari batekin, beste balea urdin batekin, elkartzea. Félix hitzordura joango da eta Elisa ezagutuko du. Erronkak elkarrekin egiten hasiko dira. Opera prima.


Karnawal
Juan Pablo Félix  (Argentina - Brasil - Mexiko - Txile - Bolivia)

Inauteriak dira Argentinaren eta Bolibiaren arteko mugan, eta dantzari gazte bat prestatzen ari da bere bizitzako dantza-txapelketa garrantzitsuenerako. Ustekabean, aita etorriko zaio bisitan –lapur kontrolaezina hura–, eta bere ametsa arriskuan jarriko du.


CINÉ+ ERAIKITZEN SARI BEREZIA

CINÉ + kanalak bermea ematen dio sariaren film irabazleari 15.000€-tan erosi egingo duela eta telebistan emango duela. Sari hori filma Frantzian banatzen duen etxeari emango zaio, betiere Zinema Eraikitzen ekimenaren esparruan eman ondorengo bi urteko epean Frantziako lurraldeko zinema-aretoetan komertzialki erakusten bada.


50 o dos ballenas se encuentran en la playa
Jorge Cuchí  (Mexiko)

16 urteko Félixek gonbidapen bat jasoko du WhatsApp bidez: Balea urdinaren jokoan jolastu nahi duzu? 50 erronken horretan, azkenean zure buruaz beste egin behar duzun horretan? Félixek baitez esango du, eta 44 bete ondoren, jokoaren administratzaileak (erronkak botatzen dituen anonimo horrek) aginduko dio beste jokalari batekin, beste balea urdin batekin, elkartzea. Félix hitzordura joango da eta Elisa ezagutuko du. Erronkak elkarrekin egiten hasiko dira. Opera prima.


EUROPAKO BANATZAILEEN ETA EMANALDIAK EGITEN DITUZTENEN SARIA (EX AEQUO)

Filmaren promozioa Europa Distribution sarearen bitartez eta Conféderation Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai-en (CICAE) bitartez egitean datza.

El otro Tom
Rodrigo Plá  (Mexiko)

Elena Tom-en ama da. Harreman tirabiratsua dute, atsekabez eta liskarrez betea. Elena ama ezkongabea da, eta gizarte-zerbitzuen mende bizi da. Tomek, berriz, portaera-zailtasun handiak ditu. Aita ez izatea elkarrekiko ezinikusi mingarrien arrazoietako bat da.


© Antonio Pitanga
Memory House
João Paulo Miranda  (Brasil - Frantzia)

Cristovamek –Brasilgo barnealdean jaioa bera– esne-lantegi batean egiten du lan, Austriarena izandako kolonia batean. Bakarrik sentitzen da, eta baztertuta, kultura- eta etnia-ezberdintasunak direla-eta. Egun batean, etxe abandonatu bat aurkituko du; bere jatorria gogorarazten dioten objektuz betea dago. Etxean bizitzen geldituko da, eta objektu gehiago agertuko dira, inongo azalpenik gabe, etxea bizirik egongo balitz bezala. Opera prima.


Sarien xehetasunak ikusi nahi izanez gero: http://www.cinelatino.fr/actu/palmares-cinema-en-construction-37-toulouse


Zinema Eraikitzen sailaren 37. edizioak honako enpresa eta erakunde hauen babesa du: Activités Sociales de l’energie (CCAS); Bureau des Tournages Toulouse; Centre National du Cinéma et de l’Image Animée (CNC); Cinéfondation; CINÉ +; Confédération Internationale des Cinémas d’Art et Essai (CICAE); Conseil Général de la Haute Garonne; Eaux Vives Productions; Europa Distribution; Firefly; Gaumont Wilson; Le-Lokal Production;  Mactari, Mairie de Toulouse; Producers Network (Marché du Film-Festival de Cannes); Région Occitanie / Pyrénées-Mediterranée; Signis; y Titrafilm y la colaboración de Europa Creativa MEDIA; Programa Ibermedia; Ad Hoc Estudios; Deluxe Spain; Dolby Iberia; Laserfilm Cine y Video; Nephilim producciones; eta No Problem Sonido.


Ondorengoen babesarekin:

Bereizmen handiko irudiak

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea