tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek utzi egingo diote Zinema Eraikitzen saila elkarrekin antolatzeari
Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek utzi egingo diote Zinema Eraikitzen saila elkarrekin antolatzeari
Asteartea, 2020(e)ko apirilak 7

Zinema Eraikitzen 2002an sortu zuten Donostia Zinemaldiak eta Cinélatino, Rencontres de Toulousek. Industriako jarduera aitzindaria izan zen, eta horretan oinarritutako antzeko formatuak sortu dira nazioarteko merkatu eta zinema-jaialdi askotan. Helburua Latinoamerikako zinema-ekoizpena babestea zen, postprodukzio-fasean zeuden filmak bukatzen, banatzen eta ezagutarazten laguntzeko.

Urtean bi deialdi zituen: lehena, Toulouseko zinema-jaialdiarekin bat, martxoan; eta bigarrena, Donostian, irailean. Aurrerantzean, Donostia Zinemaldia ez da gehiago Zinema Eraikitzen egitasmoaren partaide izango, baina Toulousen egiten jarraituko dute, lankide berriak bilatuta. Ikus-entzunezkoen merkatuaren ekoizpen- eta banaketa-testuinguru aldakorrean, Donostia Zinemaldiak work in progress berri bat sustatzea erabaki du, Latinoamerikako zinemari zuzendua hori ere. Xehetasunak datozen asteetan jakinaraziko dira.

Zinema Eraikitzen sailaren ibilbidea

Zinema Eraikitzen sailean 18 urteotan hautatu diren 209 filmetatik % 95 amaitu dira. 114 Donostia Zinemaldian eskaini dira, eta 112 Cinélatinon. Behin amaituta, 106 nazioarteko zinema-jaialdi ospetsutan hautatu dituzte (Cannes, Berlin, Venezia, Sundance, Locarno edo Rotterdamekoan, kasu).

Zinema Eraikitzen sailaren zigilua jaso duten filmen artean daude hauek: Historias mínimas, Carlos Sorín zuzendariarena, Donostia Zinemaldiaren Epaimahaiaren Sari Bereziaren irabazlea; La sombra del caminante, Ciro Guerra zuzendariarena; Sangre Amat Escalante zuzendariarena, Canneseko zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean aurkeztua; Tony Manero Pablo Larraín zuzendariarena, Errealizadoreen Hamabostaldian hautatua; Gloria, Sebastián Lelio zuzendariarena, emakumezko aktore onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea; Pelo malo Mariana Rondón zuzendariarena, Urrezko Maskorra Zinemaldian; Ixcanul, Jayro Bustamante zuzendariaren lehen filma, Ekarpen artistiko onenaren Zilarrezko Hartzaren irabazlea; edo Rara, Pepa San Martín zuzendariaren estreinakoa, Berlinen Generation KPlus saria lortu zuena. Berrikiago, El verano de los peces voladores eta Los perros Marcela Said zuzendariarenak, Canneseko Errealizadoreen Hamabostaldian eta Kritikaren Astean hautatuak, hurrenez hurren; Desde Allá, Lorenzo Vigas zuzendariarena, Venezian Urrezko Lehoiaren irabazlea; Temporada de caza, Natalia Garagiola zuzendariarena, Veneziako Kritikaren Astean Ikusleen saria lortu zuena; Los Silencios, Beatriz Seigner zuzendariaren estreinakoa, Hamabostaldian aurkeztua; Los Tiburones, Lucía Garibaldi zuzendariaren opera prima, Sundanceko zinema-jaialdian zuzendari onenaren saria; Ceniza negra Sofia Quiros Ubeda zuzendariaren opera prima, Canneseko Kritikaren Astean aurkeztua; Blanco en blanco Théo Court zuzendariarena, FIPRESCI saria eta Orizzonti saileko film onenaren saria Venezian; Algunas bestias Jorge Riquelme zuzendariarena, Zuzendari berriak saria Zinemaldian; edo Sin señas particulares, Fernanda Valadez zuzendariaren opera prima. ikusleen eta gidoi onenaren sariak irabazitakoa Sundancen.

Donostia Zinemaldiak eta Cinélatinok Latinoamerikako zinemari laguntzen jarraituko diote Zinema Eraikitzen egitasmoaren 37 edizioetan egin duten indarrarekin, adiskidetasunean eta lankidetzan oinarrituta, baina zein bere bidetik jardunda. Bi zinema-jaialdiek esker ona adierazi nahi diete urte hauetan guztietan ekimenari laguntza eman dioten enpresa eta erakunde guztiei, bereziki hauei: Espainian, Ad Hoc Studios, Deluxe, Dolby, Laserfilm Cine y Vídeo, Nephilim Producciones, No Problem Sonido eta Wanda Visión, Ibermedia programa eta Europa Creativa MEDIA; eta Frantzian, Centre National du Cinéma et de l'image animée (C.N.C) - Région Occitanie - Conseil Départemental de la Haute-Garonne - Mairie de Toulouse - Activités Sociales de l'énergie (C.C.A.S) - CINÉ + - Eaux Vives Productions - Confédération Internationale des Cinémas d'Art et d'Essai (C.I.C.A.E) - Europa Distribution - French Kiss Studio-Saraband - Studio Mactari - Titrafilm - Bureau des Tournages Toulouse: agence d'attractivité - La Cinéfondation – Gaumont Wilson - Producers Network (Canneseko zinema-jaialdia).

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea