tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren bigarren deialdia egin du
Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren bigarren deialdia egin du
Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startupei zuzenduta dago lehiaketa

Izena emateko epea ekainaren 1ean amaituko da
Osteguna, 2020(e)ko apirilak 30

Donostia Zinemaldiak Zinemaldia Startup Challenge egitasmoaren bigarren deialdia egin du; ikus-entzunezkoetako proiektu teknologikoen gaineko lehiaketa da. Zinemaldia & Technology ekimenaren hirugarren edizioaren barnean egingo den lehiaketa Zinemaldiaren apustu estrategikoetako bat da, teknologiari eta ikus-entzunezkoen industriari buruzko gogoetarako erreferentzia-gune izatea duenez helburu.

Hautagaitzak aurkezteko azken eguna datorren ekainaren 1a izango da. Ikus-entzunezkoetan teknologia berriak aplikatzean oinarritutako enpresa-proiektu berriak proposatzen dituzten ekintzaileei eta startup sortu berriei –2015eko abenduaren 31tik aurrera eratuak– zuzenduta dago lehiaketa. Gainera, parte-hartzaileek Europako herrialde batean izan beharko dute legezko egoitza, eta enpresa-proiektua Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jartzeko asmoa.

Hautatzen diren proiektuak Zinemaldiaren egitarauaren barnean aurkeztuko dira, irailean, eta eskola magistral bat eta I+G+Bko enpresen aurkezpenak ere egingo dira.

Eusko Jaurlaritzak, Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren bitartez, Zinemaldia Startup Challenge ekimena sustatzen du. Zinemaldia & Technology jardunaldiaren barruan egiten da, aurten hirugarrengoz, eta Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek antolatzen dute, Vicomtech ikerketa aplikatuko zentroaren laguntzarekin. Tabakalerako 2deo ikus-entzunezko laborategiarekin elkarlanean, jarduera horri loturiko jardunaldi gehiago egin nahi dira urtean zehar.

Lehenagoko edizioetan, teknologoen, zinemagileen eta zinemaren industriako profesionalen topagune bat izan zen Zinemaldia & Technology. 2018an, J.A. Bayona zinemagileak inauguratu zuen jardunaldia, eskola magistral bat eskainita, eta iaz Lucía Peraltak hartu zuen parte, esaterako, Aquaman eta Game of Thrones produkzioetan Digital Matte Painter gisa izandako esperientzia azalduta.

10.000 euroko saria eta 500.000 eurora arteko finantzazio posiblea

Izen-ematea Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com) dagoen online formulario baten bidez egin daiteke. Adituen epaimahai batek bost finalista aukeratuko ditu eta horiek urtebetez Euskadiko Teknologia Parkeen Sareko BIC (Business Innovation Center) bateko inkubagailu baterako doako sarbidea, Zinemaldiko jarduera eta ekitaldi guztietarako sarbidea eta jardunaldira joateko bidaia- eta ostatu-gastuak ordainduta izango dituzte. Aukeratutako proiektuak prentsa-ohar baten bidez ezagutaraziko dira, abuztuaren hasieran. Azkenik, irailean, Zinemaldian bertan, epaimahai independente batek hautatutako du proiektu irabazlea, hots, 10.000 euroak jasoko dituena. Irabazleak nahiz lau finalistek, gainera, 500.000 euro arteko finantzaketa jaso ahalko dute, euren proiektua EAEn garatzeko.


HARREMANETARAKO

 


Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea