tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioaren deialdia ireki da
Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioaren deialdia ireki da
Uztailaren 10a da proiektuak inskribatzeko muga-eguna
Ostirala, 2020(e)ko maiatzak 15

Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzio Foroaren XVI. edizioa 2020ko irailaren 22, 23 eta 24an egingo da, Donostiako 68. Zinemaldiaren esparruan. Ekimena IBAIA Ikus-entzunezkoen Euskal Ekoizle Burujabeen Elkarteak eta Donostia Zinemaldiak antolatzen dute.

Inskribatutako proiektu guztietatik hamalau hautatuko dira finantzatzaile potentzialei eta ikus-entzunezkoen eta zinematografiaren sektoreko adituei aurkezteko, eta haiekin banan-banako bilerak edukitzeko.

Gainera, IBAIA saria lortzeko aukera izango dute (3.000 euro ekoizlearentzat). Commissioning Editors panelak egingo ditu epai-lanak, eta panelak berak aukeratuko du proiektu irabazlea, aurkezpena, originaltasuna, tratamendua eta zabalkunde-indarra balioetsita.

Uztailaren 10era arte parte hartu nahi duten dokumental-ekoizleek beren proiektuak inskribatzeko aukera izango dute, foroaren webgunearen bitartez. Uztailaren amaieran emango da hautatuen berri.

www.lauhaizetara.eu foroaren orrian aurki dezakezu deialdiari eta inskripzio-prozesuari buruzko informazio guztia.
 


  

Industria Saila ondorengoen babesarekin    

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea