tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du
Zinemaldiko Bideotekak filmen izen-ematea ireki du
Izena emateko azken eguna 2020ko irailaren 7a da, astelehena.
Asteazkena, 2020(e)ko uztailak 15

Zinemaldiko bideotekak industriako profesional akreditatuen eskura jartzen du streaming bidez ikustea Zinemaldiko sail guztietan hautatutako filmak, baldin eta beren ordezkariek izena eman badute, lehiaketa amaitu eta hilabeterarte (urriaren 26a). Zinemaldiko bideoteka CinandoVL enpresak operatzen du, Cannes jaialdiko Marché du Film ekimenak zinema industriako profesionalentzat sortua.

Zinemaldiko bideotekak Espainiako eta Latinoamerikako filmen panorama ere hartuko du. Enpresa bakoitzak gehienez hiru film inskribatu ahal izango ditu, baldintza hauek betetzen badituzte:

  • Gutxienez 60 minutuko iraupena izatea.
  • 2019ko urritik 2020ko irailera bitartean mundu mailako estreinaldia izan izana.z
  • Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitziak izatea.

Zinemaldiko bideotekan inskribatutako film luze bakoitzeko tasa honako hau da:

  • 70 € (% 21eko BEZa barne) Espainian edo Latinoamerikako herrialde batean ekoitzitako filmetarako.
  • 35 € (% 21eko BEZa barne) Euskal Autonomia Erkidegoan ekoitzitako filmetarako (ekoizlearentzako doako akreditazioa barne).

Izena emateko azken eguna 2020ko irailaren 7a da, astelehena.
Film bat bideotekan inskribatu dezakezu esteka honen bidez.

Harremanetarako: videoteca@sansebastianfestival.com / (+34) 943 481 217


 

Industria Saila ondorengoen babesarekin:    

 

Babesle Ofizialak:
Laguntzaile Ofizialak:
Instituzio Kideak:
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea