Babesle
Ofiziala
Media
Partner

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Berriak > Blanca Suárez, Javier Rey, Pablo Molinero, María Pedraza, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta eta Alejandro Sanz 'El verano que vivimos' filmaren aurkezpenean izango dira Donostian
Blanca Suárez, Javier Rey, Pablo Molinero, María Pedraza, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta eta Alejandro Sanz 'El verano que vivimos' filmaren aurkezpenean izango dira Donostian
Ongintzazko Galaren aforoaren erdia Covid-19aren aurkako borrokaren lehen lerroan dauden kolektiboentzat gordeko da

Gainerako sarrerak 25 eurotan salduko dira, eta ekoizleek 10.000 eurorainoko diru-bilketa osatuko dute, DYA Gipuzkoara bideratuko dena
Asteartea, 2020(e)ko irailak 15

Ekoizleek eta Donostia Zinemaldiak El verano que vivimos filmaren ongintzako emanaldia eskainiko dute hilaren 20an Victoria Eugenia Antzokian. Carlos Sedes da drama erromantiko honen zuzendaria, eta Blanca Suárez, Javier Rey eta Pablo Molinero ditu protagonista. Besteak beste, Carlos Cuevasek, Guiomar Puertak eta María Pedrazak osatzen dute aktore-multzoa. Filmean, gainera, Alejandro Sanz musikagileak zinemarako konposatu duen lehen jatorrizko kanta dago entzungai. Talde artistikoak eta Alejandro Sanzek berak aurkeztuko dute filma Donostian.

Ongintzazko Gala honen aforoaren erdia Covid-19aren aurkako borrokaren lehen lerroan dauden kolektiboentzat izango da, eta gainerako sarrerak 25 euroren truke salduko dira. Ekoizleek 10.000 eurora arteko diru-bilketa osatuko dute, eta irabazi asmorik gabeko DYA Gipuzkoa elkartera bideratuko da.

El verano que vivimos filmak 1950eko hamarkadaren amaieran Jerezko mahastietan gertatzen den maitasun istorio bat kontatzen du.

 

El verano que vivimos
Carlos Sedes
Ekoizpeneko herrialdea(k): Espainia
Antzezleak: Blanca Suárez, Javier Rey, Pablo Molinero, Carlos Cuevas, Guiomar Puerta, María Pedraza
Ongintzazko emanaldia

Gutun misteriotsu batzuk kazetari gazte baten eskuetara iristen dira. Beti sinatu gabe. Beti Lucía izeneko neska bati eskainiak. Mezuetan, 1958ko udan Jerez de la Fronterako mahastietan gertatu zen maitasun, adiskidetasun eta traiziozko istorio bat kontatzen da. Betiko maitasuna, 40 urte igaro badira ere, protagonistek ahaztu nahi ez dutena. Zenbait unek bizitza osoan irauten dute.


© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones
Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea