tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Sexutik maitemintzera eta azkenik obsesiora garamatzan egokitzapena
Zinemaldiaren Egunkaria » Sail Ofiziala
Sexutik maitemintzera eta azkenik obsesiora garamatzan egokitzapena
Astelehena, 2020(e)ko irailak 21

Jatorri libanoarreko Danielle Arbid zinemagileak Annie Ernaux idazlearen “Pasio hutsa” eleberri laburraren egokitzapena ekarri du Sail Ofizialera, nahiz eta hasiera batean Cannesen lehiatzeko hautatua zegoen. Pasio eta amodio istorioa da Passion simple, grinaren, antsiaren eta desiraren inguruko kontaketa. Bizitzaren zentzu eta helburu bakar bihurtzerainoko indarra duen pasioa. “Maitemintzen zarenean sentitzen duzun errusiar mendi emozionalari buruzko istorio bat kontatu nahi nuen”, esan du zuzendariak.


Beti eta gauza guztien gainetik maitalearen zain dagoen emakumearen irudia gaitzesgarri samarra ez ote den galdetu zaio prentsaurrekoan: “Judizio moralak ez du zerikusirik horrekin, Annie Ernauxek bere liburua argitaratu zenean esan zuen bezala, eta horrek are gehiago erakarri ninduen; bere burua feministatzat du. Ikuspuntu hori errespetatu nuen gidoia idazterakoan. Anniek filma ikusi du eta gustatu zaio ezsenatan erabat murgildu dela aitortu zidan. Nolanahi ere, oso gogoko ditut erronkak. Nahiago dut arriskatu onespen orokorra lortzea baino. Filma kritikatua izan daiteke, liburua lehen aldiz agertu zenean kritikatua izan zen bezalaxe. Ikusiko dugu. Baina ez diot inori azalduko nola saihestu maitasun suharraren arriskuak”, irmo erantzun du Arbidek.


Eta gaineratzen du: “Hélènen pertsonaia, nire ustez, setio-egoera gozo eta maltzur honekin txundituta dago. Inoiz halako egoera bat bizi izan baduzue ohartuko zineten dopamina hutsa dela, droga bat. Azken batean, maitasunagatik bere burua entregatzen duen emakumea da, bai; baina bere erabakia da. Horrela ikusten dut Passion simple-ren istorioa: ikuspuntu boluntariotik, ez biktimarenetik”.


Arnas hartu eta eszena intimoei nola heldu zien azaldu du: “Film sexual bat egin nahi nuen. Niretzat, gorputzak filmatzea aktoreak ‘glamourizatzeko’ modu bat da. Txundigarriak izan behar dute. Sexu eszenak ahalik eta zehatzen idazten ditut, aktoreek setean zer espero dudan jakin dezaten. Beren gorputzekin eroso sentitzen diren aktoreak aukeratu nituen, gorpu tzen grazia, mugimendu eta keinuaren edertasuna bilatzen bainuen. Erabaki hauek filmaketa baino askoz lehenago hartzen dira, noski. Filmean, beren pasioaren bilakaerak beren gorputzen koreografiarena jarraitzen du”.


Laetitia Dosch emakumezko aktore protagonistak adierazi duenez: “Asko gozatu nuen pertsonaia hau haragitzen. Hélène emakume distiratsua da, bere semea bakarrik hazten duena, Sorbonan literatura irakasten duena, eta, hala ere, urte osoan zehar gizon horren esperoan dago. Ez dut hura epaitzen, egoera interesgarria iruditzen zait, zorabiagarria delako. Moralaz haraindi, ez zuri ez beltz...”


Egia da, ezinezko maitasun batek utzitako zuloa beti da sakona eta hemen sakonagoa eta ilunagoa da oraindik, harreman guztia deusezteraino. Film ausarta eta interesgarria da.


Bergio Basurko

 
Danielle Arbid (lehena ezkerretik hasita) eta filmeko ordezkariek posatu ederra egin zuten.
Danielle Arbid (lehena ezkerretik hasita) eta filmeko ordezkariek posatu ederra egin zuten.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea