tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Ahanzturaren paisaiarako espedizioa
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Ahanzturaren paisaiarako espedizioa
Jo ta ke / Non Stop (Sin descanso)
Astelehena, 2020(e)ko irailak 21

Donostia Zinemaldiko Ikusmira Berriak programan parte hartu zuen Jo ta ke bideo-entseguak 2019an, eta, urtebete beranduago, Zinemira sailean estreinatuko da. Gaur ikusi ahal izango da Aitziber Olaskoaga zinemagile getxoztarraren film laburra, Principe aretoan. Olaskoaga artista bisuala da, La sonrisa telefónica film ertainaren egilea eta Faux Guide edo Al Nervión bezalako film kolektiboetako parte-hartzailea.


Jo ta ke, bere azken lan honek, Negu Gorriak taldeak 1990ean Herrera de la Mancha segurtasun goreneko espetxearen aurrean egin zuen lehenbiziko kontzertua eta ondoren argitaratutako VHSa du abiapuntu. Olaskoaga nerabea zen garai hartan eta bere nortasun politikoaren susperraldian berebiziko garrantzia izan omen zuen ekimen hark. Materialaren gaineko eskubideak ukatzen zaizkionean hasten da bizkaitarraren bidaia zinematografikoa. “Ezintasun ugari egon dira proiektuan”, azaldu du egileak, “filmaren ardatza hori da: badirudi bizi izan dugun historiagatik- edo asko kostatzen zaigula atzera begiratzea eta gure bizipenen berrirakurketa egitea”.


Memoriaren eta isiltasunaren arteko harremanean sakontzen du, beraz, Aitziber Olaskoagak: “Desorosoa da, gutxienez hori bizi izan dut proiektu honetan, baina filma ausartzen da atzera begiratzera eta erakusten du posible dela eta guziok daukagula ahalmena”. Ahanzturaren paisaiaren berreraikuntza horretan proiektuak izaera propioa hartu zuen, nahiz eta egileak bere esperientziatik abiatu. “Beste zerbait bilakatu da”, aitortzen du Olaskoagak, “eta interesgarria iruditzen zait beste herrietan erakusten denean hango pertsonen erreakzioa zein izango den ikustea; espero dut askok ulertzea eta zirrara sorraraztea”.


Erantzunik ez


Filmaren bidez, zuzendariak zuzeneko kontakizuna egiten du bere esnaerari eta bilaketari buruz, ezker abertzalearen diskurtsoari buruzko oroitzapenak eta abar jasota. Nazio-identitatearen
eraikuntzari eta aberriaren eta abertzaletasunaren arteko loturari buruz hausnarketa planteatzen du Jo ta ke filmak. “Bilaketa horrek, aurrera egin behar horrek, espero ez dituzun leku askotatik eramaten zaitu”, adierazi du sortzaileak. Prozesu guztia “oso organikoa” izan dela ere azaldu du, bidean aurkitzen zituen paisaia, pertsona, gertaera eta gainontzekoak integratuz joan baitzen hasieratik.


Filmaketa talde txiki batek (Itziar Otxoa, Maddi Barber, Pilar Monsell, eta Aitziber Olaskoaga berak) bilaketa luze bati ekingo dio, bi nortasun nazional kontrajarriren arteko arrailak aurkitu nahian. Ezezkoekin eta isiltasunarekin erantzungo diete behin eta berriz. Erantzunik gabeko bidaia bat. “Erantzunik ez dago, ez nituen espero aurkitzea; filmak planteatzen dituen galderen erantzunak norberak bilatu behar ditu”.


Irene Elorza

 
José Luis Rebordinos, Aitziber Olaskoaga eta Maddi Barber, iaz, Ikusmira Berriak programaren aurkezpenean.
José Luis Rebordinos, Aitziber Olaskoaga eta Maddi Barber, iaz, Ikusmira Berriak programaren aurkezpenean.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea