tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > “Zuzendarien lehen eta bigarren lanen zale sutsua naiz”
Zinemaldiaren Egunkaria » Epaimahaiak
“Zuzendarien lehen eta bigarren lanen zale sutsua naiz”
AISTĖ DIRŽIŪTĖ NEW DIRECTORS
Astelehena, 2020(e)ko irailak 21

Aistė Diržiūtė (Vilkaviškis, Lituania, 1991) aktore lituaniarra bereziki ezaguna egin zen Sangailes vasara (The Summer of Sangaile, Alante Kavaite, 2015) filmean egindako lanagatik. Gaztea izan arren, zazpi aldiz izan da zinema jaialdietako epaimahaikide. Oraingoan, Zinemaldiko Kutxabank- -New Directors Sariaren Epaimahaiaren lantaldeko kide da, Belén Funes eta Ariel Schweitzer-ekin batera.

“Epaimahaikide ikaragarriak ditut ondoan, eta hirurak sekulako taldea egiten dugula uste dut, dio Diržiūtėk. Bakoitzak bere ikuspegi ezberdina ekarriko duela eta berak enpatiaren ekarpena egingo duela ziurtatzen du. “Profesional on askorekin egon naiz epaimahaietan eta asko irakatsi didate”, azaldu du aktoreak, “gainera, zuzendarien lehen eta bigarren lanen zale sutsua naiz, benetan txundigarria delako zerbait deskubritzea; izan ere, abenturazale bat bezalakoa sentitzen zara, odisea bateko bidaiariaren gisakoa”.

Diržiūtėk badaki zer den hasiberritan bultzada jasotzea. European Shooting Stars sarietan parte hartu zuen emakumezko lehen aktore lituaniarra izan zen. “Ni ez nintzateke hemen egongo sari horrengatik ez balitz”, azaldu du. “Lituania bezalako herrialde txiki batetik etorrita, industriarik ia ez dagoen toki batetik, film onak baino urriake giten diren toki batetik, sari hau gabe agian ezin izango nuke kanpora atera eta gauza berriak egiteko ausardiarik sentitu”, gaineratu du artista lituanarrak.

Kutxabank-New Directors Sarirako filmak aztertzerakoan aktoreen lanetan bereziki erreparatzen duen galdetuta, Diržiūtėk honela azaltzen du bere zeregina: “Aktore bat lanean ikusteko aukera dudan bakoitzean, pantailan ikusten dudana berriro bizitzen dut berarekin batera. Asko fijatzen naiz nola egiten dituzten gauzak eta beti joaten naiz ikasten; uste dut hori ere nire lana dela epaimahaikide gisa”.

Donostia eta zinema

Hiriarekin maitemindu dela aitortu digu aktoreak. “Nire lehen aldia da bai Donostian baita Euskal Herrian ere. Zinemaldia ezagutzen nuen jada, programatzaileetako bat, Roberto Cueto, nire lagun ona delako”, adierazi du aktoreak. Zinemaldia hasi baino lehen etorri zen inguruak ezagutzera. “Biziki gozatzen ari naiz; Zinemaldiaren zoramena hasi baino lehen ibili eta ezagutzea gomendatu zidaten eta oso aholku ona izan da”, esan du Diržiūtėk. “Oso ederra izan da ibili garen hainbat leku ondoren Woody Allenen Rifkin´s Festival filmean ikusi ahal izatea; oso hiri ederra da, ikaragarri polita, magikoa”.

Hiriak eta Zinemaldiak arrasto sakona utziko dizkiola aitortu du. “Niretzako sekulako emozioa izan da zinemara itzultzea eta inaugurazio ekitaldian José Luis Rebordinos eta Thierry Frémaux  oholtza gainean entzutea; Frémaux  esan zuenean zinema ez dela inoiz hilko, negar egiteko gogoa sentitu nuen”, adierazi du hunkituta. Kursaalen zegoela, benetan sentitu zuen 68. Zinemaldia antolatzea erabakitzearen garrantzia. “Hitzaldi zoragarri hura ikusleriarekin batera entzun, inaugurazio ekitaldi eder horren lekuko izan, eta hainbeste jende ikusita lanean, distantzia mantentzen, dena segurua eta ondo egina egoteko bere aldetik guztia ematen, hunkitu egin nintzen zeren eta dena zinemarekiko maitasunagatik egin da”.

Irene Elorza

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea