tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Munduan beren tokiaren bila dabiltzan gazteak
Zinemaldiaren Egunkaria » Sail Ofiziala
Munduan beren tokiaren bila dabiltzan gazteak
Asteartea, 2020(e)ko irailak 22

Luca Guadagnino Call Me by Your Name filmaren zuzendariak, Sail Ofizialeko Epaimahaiaren presidenteak, bere lehen telesaila, We Are Who We Are, aurkeztu zuen atzo emanaldi berezi batean, zortzi ataletan ia film bat bezala sortua. “Ez dut gehiegi aldatu filmatzeko modua pelikula bat egiten dudanarekin alderatuta”, adierazi du.

Proiektu honen sortzaile eta gidoilari lanak egiten dituen errealizadoreak dioenez, “inoiz ez dut telesail baten denboraldi osorik ikusi”. Hori bere produktuan islatzen da, honen bilbeak, egitura seriatua duen arren, italiarraren estilo propioa agertzen baitu: “Hasieran, zortzi kapituluak zortzi eratara filmatzea pentsatu nuen, estilo eta kamera-mugimendu desberdinekin. Atal bakoitza saiakuntza filmiko bat izango zen. Haatik, laster ulertu nuen ergelkeria litzatekeela horrela egitea. Telesaila egitea onartu nuenean, baldintza bat jarri nuen: ez zen argumentu batean oinarritu behar, pertsonaien portaeran baizik. Kasu honetan, gazteek nola jokatzen duten da garrantzitsuena”.

Bere telesaila pelikula bat balitz bezala ikusten da. “Ez nuen nahita egin, baina ez dakit gauzak beste era batera egiten. Ez dut telesail askorik ikusten, baina iruditzen zait telebistari gutxiago interesatzen zaiola hizkuntza bisuala kontakizunaren ideia baino. Etsigarria da, zinema eta bizitza ez dira horrelakoak”.

Hala ere, ukaezina da Venetoko base militar amerikar batean bizi diren bi nerabeen sexu-izaeraren inguruko nahasmendua dagoela. “Genero jarioa gure parte dela uste dut”, esan du Guadagninok, nerabeek jasaten dituzten aldaketei erreferentzia eginez. Nolanahi ere, zuzendariak defendatzen du, telesaila ikustean, ez orokortzea eta arreta protagonisten nortasunetan jartzea, “eta ez hainbeste nerabeek beren sexu-izaerarekin duten harremanean”.

Bestalde, Epaimahai Ofizialeko presidente izateko eskaintza zergatik onartu duen azaldu du: “Zentzuzko zerbait esateko aukera da. Zinemaz hitz egitea, zinemaz idaztea eta zinemaz eztabaidatzea jarduera zinematografikoaren funtsezko atalak direla uste dut. Hori guztia zinema da, ez filmak bakarrik...“.

“Zinemak emozioa eta ideiak aldatzeko behar deseroso eta iraunkorra sortu behar du publikoarengan, ez dut ulertzen zinemara distraitzeko joaten dela esaten duen jendea. Zinemak hunkitu egin behar zaitu”, ziurtatu du Guadagninok.


SERGIO BASURKO

 
Luca Guadagnino (zuzendaria, gidoilaria)
Luca Guadagnino (zuzendaria, gidoilaria)

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea