tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Erdibitutako artistaren umorezko portreta
Zinemaldiaren Egunkaria » Zinemira
Erdibitutako artistaren umorezko portreta
Talento
Asteazkena, 2020(e)ko irailak 23

La noche nos lleva Zinemaldian aurkeztu eta bi urtera, David González Rudiez zuzendari bilbotarra Zinemira Sailera itzuli da Talento filmarekin. Bere laugarren lan honetan gerrilla-zinemako zuzendari baten gorabeherak kontatzen ditu. Jorge (David Huertas) zinema zuzendari gaztea asmo handiko egile-film bat amaitzear dago; aktore bakarrarekin, diru gutxirekin baina talentu handiarekin ari da bere ustez zinema-abangoardiaren panorama astinduko duen lana sortzen. Bat batean, bizitza hankaz gora jarriko dion proiektu zahar bat berpiztuko zaio eta film erabat komertziala sortzeko atakan jarriko du ekoizle batek.


David Gonzálezek adierazi duenez, “komedia bat da filma, aurreko lana baino xamurragoa dena; istoriotik bertatik sortzen da komedia, umorea indarrez sartu gabe”. Sortzaile eta artisten pedantekeriaz eta norbere buruaz barre egitea du helburu zuzendariak. “Nere buruaz barre egin eta protagonista muturrera eraman dut; egilearen autoflagelazio-puntu hori irudikatu nahi nuen, barregarria eta osasuntsua iruditzen zaidalako”, gaineratu du.


Gonzálezek 40 urte bete zituenean bere gaur egungo egoeraren laburpen moduko bat egitea otu zitzaion: “Batetik, orain zein puntutan nagoen erakutsi nahi nuen, eta bestetik, bat-batean zerbait komertziala egiteko aukera izango banu nola moldatuko nintzatekeen hausnartu nahi nuen, umore klabean”. Horretarako, filmeko protagonista prekarioak erabiltzen dituen baliabide berberekin egin du lan zuzendariak. Aktore nagusiak, berriz, zuzendarian jarri zuen arreta bere pertsonaia osatzeko: “Berarekin lan egitetik abiatu nintzen, bere keinuak ikustetik”, esan du David Huertasek, “eta enpatiak eta sinergiak funtzionatu dutela uste dut: hortik atera da Jorge”.


Hirukote baten maitasun istorioa planteatzen du Gonzálezek, Jorge zinemagilea, Marta bikotekidea (Marta Reig) eta Fermin (Jesús Soria) aktore leiala osatzen duten triangelua, hain zuzen. “Ferminek eskatzen dion guztia ematen dio Jorgeri, baina Martak ez du hain erraz amore ematen; azkenean bizitzak beste bide batetik eramaten ditu pertsonaiak”, azaldu du zuzendariak.


I.E.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea