tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Zinemaldiaren Egunkaria > Donostia Woody Allenen begiz ikusia
Zinemaldiaren Egunkaria » Sail Ofiziala
Donostia Woody Allenen begiz ikusia
Larunbata, 2020(e)ko irailak 19

Zuzendari newyorktarrak bere film berria Donostia Zinemaldian kokatuko zuela jakin zen une beretik jakina zen jaialdiaren arduradunak saiatuko zirela pelikula Donostian aurkezten, eta amets hura egia bihurtu da Sail Ofiziala abiarazi duen Rifkin’s Festival filmaren proiekzioarekin.

Allenek Zinemaldiarekin duen harremana 2004an hasi zen, bere ibilbideagatik Donostia Saria jaso zuenean eta Melinda and Melinda-rekin lehiaketa inauguratu zuenean; atzo, ordea, goia jo zuen, bai horixe! Eta halako okasio berezian, Woody Allenek bideokonferentzia bidez aurkeztu behar izan du bere azken lana: “Asko gustatu zitzaigun Donostian filmatzea, bertan bizitzea, jendea, janaria... Esperientzia atsegingarria izan zen guretzat eta gustura bueltatuko ginatekeen, nahiz eta bi gau izan, baina pandemia nazkagarri honek dena hondatu du”, aitortu du Allenek.

84 urteko zinemagileak Donostia plato gisa aukeratu izana azaldu du: “Udan ondo eta eroso egon nintekeen tokiren batean pentsatu behar nuen, jaialdian pare bat edo hiru aldiz egona nintzela gogoratu nuen eta hiri ederra eta xarma berezi hori gogora etorri zitzaizkidan ziplo”.

Bestalde, Jaume Roures ekoizleak aitortu duenez, “Woodyrekin hitz egiten hasi orduko argi izan nuen filma Donostian egin nahi zuela. Bere erreferentzia eta oinarri zinematografikoei buruzko film bat egiteko esparru aproposa zen. Gainera, filmean Allenen obsesio asko antzematen dira: zinemarekiko maitasuna, bikote harremanen alderdi irrazionala edo bizitzaren zentzuari buruzko betiereko galderak”.

“Hiria istorioaren bilgarria da eta ez nator bat Allenen azken lanak postal turistiko hutsak direla irizten dutenekin. Filmak zinemari buruz hitz egiten du, eta jaialdi hau azken aldiko oinarri zinematografikoen erreferentziarik onenetakoa da. Rifkin’s Festival Donostian gertatzeak zentzu osoa du nire ustez”, esan du Rouresek Donostiari eta Zinemaldiari erreferentzia eginez. “Woodyk oso argi zeukan egin nahi zuen filma, eta gu pozik”.

Filmak, halaber, Europako zinemagile handiei egindako keinu zinematografikoak biltzen ditu. Prentsak horrelako jenioentzat merkataritzaren aro honetan tarterik ba ote dagoen galdetuta, Allenek gogorarazi du Bergman edo Truffaut ere bazirela publiko zabalaren gustuko. Orain bezala, gaineratu du, eta uste du beti izango dela lekua haien tankerako sortzaileentzat.


Sergio Basurko


 
Aurten prentsaurrekoetan ohiko bihurtuko den irudi mistoa: Gina Gershon, Elena Anaya eta Jaume Roures bertan, eta Woody Allen online.
Aurten prentsaurrekoetan ohiko bihurtuko den irudi mistoa: Gina Gershon, Elena Anaya eta Jaume Roures bertan, eta Woody Allen online.

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea