tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Prentsa > Prentsa zerbitzuak
Prentsa zerbitzuak
 

EMANALDIAK

Aurten ezingo da Zinemaldiko emanaldirik ikusi aldez aurretik sarrera bat erreserbatu gabe, ezta prentsa-emanaldietan eta akreditatutakoetan ere. Zure sarrerak Zinemaldiaren webguneko “Akreditatuentzako sarrerak” atalean eska ditzakezu (https://ssiffacreditados.janto.es). Kursaal Zentroko beheko solairuko akreditatuen leihatilan ere jaso ahal izango dituzu sarrerak, edo bestela, proiekzioa hasi baino hamar minutu lehenago, dagokion zinema-aretoko leihatilan, betiere sarrerarik eskuragarri baldin badago.

Zinemaldiaren webguneko "akreditatuentzako sarrerak" atalean erreserba egiten duzunean (https://ssiffacreditados.janto.es), zure sarrerak, zenbakituak izango direnak, zure akreditazioaren QR kodean erregistratuta geratuko dira; beraz, zuzenean sartu ahal izango zara aretoetara. Zure posta elektronikoan sarrera jasoko duzu, eta mugikorrean deskargatu edo inprimatu ahal izango duzu, zure lekua zein den jakiteko eta aretoko langileek zure besaulkia adierazteko. Gorabeheraren bat izanez gero, joan akreditatuen txarteldegira, Kursaaleko beheko solairuan, eta han lagundu ahal izango dizute.

Mesedez, edozein arrazoirengatik erreserbatutako emanaldi batera joan behar ez baduzu, ezeztatu zure erreserba modu hauetakoren batean: online, bidali email bat cancelar@sansebastianfestival.com helbidera (izena eta sarrerako lokalizatzailearen zenbakia adierazita) edo joan akreditatuen leihatilara, eta bertan ezeztatu zure sarrera. Ez badituzu ezeztatzen eta sarrerak erabiltzen ez badituzu, Zinemaldiak gainerako emanaldietarako sarrerak kentzeko eskubidea izango du. Gogoan izan aurten edukiera murriztu egin dela areto guztietan, eta ez baliogabetzeak akreditatutako gainerako pertsonei eta ikusleei kalte egitea dakarrela.

Sarreren erreserba izendunak, halaber, trazabilitatea ahalbidetuko digu, norbait kutsatzen bada.

PRENTSAURREKOAK

Segurtasun tartea errespetatzeko, aurten 96 eserleku izango ditu prentsa aretoak, Sail Ofizialeko filmen eta Galetako prentsaurrekoak hartzen dituenak. Lekua betetzen bada, gogoratu prentsaurrekoa zuzenean jarrai dezakezula Zinemaldiaren webgunean (www.sansebastianfestival.com), jatorrizko bertsioan, edo osorik euskaraz, gaztelaniaz edo ingelesez. Whatsapp aplikazioaren bidez prentsaurrekoan galderak egin ahal izango dituzu 687969932 telefono-zenbakiaren bidez, eta moderatzailea arduratuko da zure galdera filmeko taldeari helarazteaz. Mezuan zure izena eta zein komunikabidetarako lan egiten duzun adierazi beharko dituzu, baita galdera nori zuzentzen diozun zehaztu ere.

Prentsa-klubaren aretoak 54 lagunentzako lekua du eta egunero hartuko ditu aurkezpen ezberdinak. Bezperan banatuko den prentsa-oholean iragarriko dira eta zehaztuko da zeintzuk emango dira zuzenean.

Ezin izango da eserlekua utzi, ez argazkirik egiteko, ez beste arrazoirik dela medio; bakarrik posible izango da aretotik irteteko. Gogoratu ezin dela jan, edan, telefonoz hitz egin, ezta gela barruan flasha erabili ere.

Aurkezpen bakoitzaren ondoren, aretoa desinfektatu egingo da, baita erabilitako ekipamendua ere (mikrofonoak, aldibereko itzulpenerako aurikularrak…).

Prentsaurrekoen aurreikuspena Zinemaldiaren webguneko Prentsa atalean argitaratuta dago irailaren 9az geroztik.

PENTSAMENDUA ETA EZTABAIDA

Prentsaurrekoez gain, hainbat ekitaldi digital izango dira egunero Zinemaldian: klase magistralak, mahai-inguruak... Zinemaldiak egunero emango du online programa honen berri, ohiko jarduera presentzialekin batera.

ELKARRIZKETAK

Elkarrizketak ohi bezala adostuko dira, filmeko prentsa-agenteen edo Zinemaldiko elkarrizketa-zerbitzuaren bidez. Elkarrizketen set-ak Zubia aretoan egongo dira. Set horietako bat bideokonferentziak egiteko hornituta egongo da. Elkano aretoan itxaroteko gune bat izango dute komunikabideetako profesionalek.

Prentsa-agenteen zerrenda eta Zinemaldiko elkarrizketa-zerbitzuak kudeatzen dituen filmen eta gonbidatuen zerrenda webguneko Prentsa atalean ikusgai daude. Irailaren 14tik aurrera Zinemaldiaren zerbitzura elkarrizketak eskatu daitezke 'Nire Zinemaldia'-n bakoitzaren erabiltzaile eta pasahitzaren bidez. Ingelesezko eta frantsesezko itzultzaileak jarriko dira Zinemaldiaren bidez hitzartutako elkarrizketetarako, aldez aurretik eskatuta.

Zinemaldiak Maria Cristina hoteleko suite batean ondorengo ekipamendua jarriko du akreditatuen eskura telebista elkarrizketak egiteko.

  • CANON EOS C100 MKII
  • Grabaketa formatua: Video HD (1920x1080p)
  • Fitxero formatua: MP4
  • Memoria txartelak: Secure Digital –  SD txartelak
  • Gomendatutakoa: 10. motakoa – gutxienekoa: 6. motakoa
  • Gomendatutako gutxieneko edukiera: 8 Gb. (24 minutu)
  • Hiru mic korbata + kanoia
  • Nahasketa mahaia AZDEN stereo
  • Argiztapena
  • Monitorea

Zalantzarik izanez gero, jar zaitez harremanetan elkarrizketa-zerbitzuko lantaldearekin. Maria Cristina Hoteleko Zubia Aretoan egongo dira 9:00etatik 20:00etara (entrevistas@sansebastianfestival.com).

PRENTSA ZERBITZUAK

Prentsa Bulegoa – Kursaaleko 4. eta 5. Aretoa
Ordutegia: 8:00tatik  20:00ra
Edozein zalantza argitzeko edo galderarik baduzu photocalls@sansebastianfestival.com

Segurtasun tartea errespetatzeko, erredakzio gelak (Kursaaleko 9. aretoa) 20 postu izango ditu (horietako hamabi kazetarientzako ordenagailuarekin, hiru erreportari grafikoentzako eta bost postu norberak bere ekipamenduarekin lan egiteko). Akreditatuen txarteldegiaren eta prentsa klubaren arteko tartean ere mahaiak jarri dituzte kazetariek eta berriemaileek lan egin dezaten. Erredakzio gela 09:00etatik 20:00etara egongo da zabalik. Inaugurazio eta klausura gala-gauetan ordutegia luzeagoa izango da.

Erredakzio-gelan ezin da jan, edan edo telefonoz hitz egin. Honako zerbitzu hauek ditu:

  • Interneterako konexioa duten ordenagailuak
  • Inprimagailuak
  • Ordenagailu eramangarriak konektatzeko mahaiak
  • Erreportari grafikoentzako konexioak

Kutsatze-fokuak saihesteko eta paperaren erabilera murrizteko, Kursaaleko beheko solairuan dauden kutxatila fisikoak kendu dira. Zinemaldiaren webgunean dagoen kutxatila birtualean, ekoiztetxeek emandako promoziozko informazioa eta materiala dago (prentsa-dosierrak, irudiak, audio- eta bideo-klipak), bai eta galen laburpenak eta Zinemaldiaren goiburuak ere. 'Nire Zinemaldia'-n sartzeko norberaren erabiltzaile eta pasahitza erabili behar da.

Akreditatuentzako autobusak ere kendu egin dira.

Zinemaldiaren webgunea: Zinemaldiko jarduera guztiei buruzko informazio eguneratua: programazioa, zuzeneko emanaldiak eta Zinemaldiko telebistaren 24 orduko seinalea. Horrez gain, 'Nire Zinemaldia'-n Who is Where zerrenda dago, Zinemaldira bertaratu direnen zerrenda, alegia.

Zinemaldiko APP: iOS eta Androidentzat eskuragarri. Doan deskargatu daiteke App Storen eta Google Playn. Informazioaz gain, APPn programazio-planifikatzaile bat ere eskuragarri duzu, ikusi nahi dituzun filmen ordutegiak koadratzen lagunduko dizuna. Zure timelinean agertuko dira gogokoen dituzun filmak markatu ahala, eta alertak konfiguratu ahal izango dituzu, saio bakoitza hasi baino lehen abisatzeko. Irekian dauden edukiez gain, 'Nire Zinemaldia'-n eduki erreserbatuetarako ere sartu ahal da.

Akreditazioa duten kazetariek tabloia jasoko dute egunero, Zinemaldiaren jarduerei eta azken orduko abisuei buruzko informazio zehatza eta ordutegiak jasotzen dituena.
Zinemaldiaren eguneroko aldizkaria normaltasunez argitaratuko da aurten. Zinema-aretoetan eta Kursaaleko instalazioetan QR kodeak egongo dira eguneko alea deskargatzeko.
Prentsa Bulegoan (Kursaaleko 4-5 aretoan, 9:00etatik 20:00etara) dagoen klip-zerbitzuak kutxatila birtualaren erabilerari buruzko xehetasunak emango dituzte. Kutxatila horretara igoko dira inaugurazio-gala, klausura-gala, Donostia Saria eta Zinemira Sariaren laburpenak, besteak beste.


 

COVID-19 PANDEMIA DELA-ETA DONOSTIA ZINEMALDIAN HARTUTAKO NEURRIAK

ZEIN SEGURTASUN NEURRI OROKOR HARTU DITU ZINEMALDIAK?

Akreditatutako pertsona guztien babesa bermatzeko eta haien lana errazteko, Donostia Zinemaldiak honako neurri hauek hartu ditu 68. edizioan:

  • TGA estudioak Donostia Zinemaldiko egoitzen eta zinema-aretoen saneamenduari eta desinfekzioari buruzko txosten xehatua egin du; Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari aurkeztu dio onar dezan eta neurriak eta protokoloak ezarri ditu espazioen barruan pertsonen banaketari eta horri lotutako seinaletikari dagokienez.
  • Zinemaldiko edukiera handieneko lau aretoetan (Kursaal 1, Kursaal 2, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia) edukiera %50ekoa izango da. Kursaal 1eko gehienezko edukiera ez da 600 ikusle baino gehiagokoa izango. Gainerako aretoetan, edukiera %60ra murriztu da.
  • Segurtasun-distantziaz gain, jendearentzako arreta-postu guztiek babes-manparak izango dituzte. Zinemaldiko langile guztiek uneoro erabiliko dituzte maskara homologatuak.
  • Zinemetako eserleku guztiak aurrez esleituta eta zenbakituta egongo dira.
  • Kursaal 1, Kursaal 2, Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia aretoetan, 90 minutuko tartea egongo da proiekzioen artean, eta 60 minutukoa edukiera txikiagoa duten gainerako aretoetan; era horretan, hustea, aireztatzea eta desinfektatzea bermatuko dira.
  • Maskara nahitaez erabili behar da. Gainera, 4 ordutik gorako iraupena duten proiekzioetan, homologatutako maskara profesionalarekin (KN95 edo FFP2) joan beharko dute bertaratuek, Osasun Sailaren Aginduan egoera berezietarako ezarritakoaren arabera.
  • Aurten ez da inaugurazio- eta klausura-festarik egongo, ez eta koktelik ere.
  • Pilaketak saihesteko, akreditazioak jasotzeko mahaia (bai komunikabideena, bai gonbidatu nagusiena) aurreko edizioetan baino bi egun lehenago irekiko da. Era berean, argitalpenen saltokia kendu da, erakusmahaien artean espazio fisiko handiagoa izateko eta pertsonen arteko segurtasun-distantzia errespetatzen dela bermatzeko.
  • Donostia Zinemaldiak osasun-agintariekin jardungo du, COVID-19aren eraginpean egon daitezken pertsonak detektatu eta balizko kontaktuak bilatzeko

ZER ESKATZEN DIZUGU?

Eguneratu Europako osasun-txartela edo ekarri zure autonomia-erkidegoko txartela ala zure osasun-aseguru pribatukoa.
Ardurarekin jokatu: Zinemaldiko langileen gomendioei jarraitu, beti maskara erabili, eskuak sarri garbitu, segurtasun-distantzia errespetatu, aisialdian zuhurrak izan.
Akreditazioa jasotzean, email honi erantsita dagoen erantzukizunpeko adierazpen bat sinatu beharko duzu, Osasun Sailak ezarritako baldintza orokorrak edo bereziak dituena. Izenpetzeak horiek zure gain hartzea eta betetzeko konpromisoa dakar, bai eta osasun-agintaritzari osasunaren egoerari eragiten dion edozein sintoma jakinaraztea ere.

ZER EGIN BEHAR DUT, HALA ETA GUZTIZ ERE, COVID-19REN SINTOMAK BADITUT?

Ez irten etxetik edo hoteletik. Jar zaitez harremanetan Donostia Zinemaldiko Komunikazio departamentuarekin, eta haiek jarriko zaituzte harremanetan Eusko Jaurlaritzako Osasun Zerbitzuarekin (Osakidetza), PCR bat egin diezazuten eta dagokion miaketa egin dezaten. Bitartean, isolamenduan egon zaitez.

Eskerrik asko zure laguntzagatik. Zaindu gaitezen.

 

© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea