Raül Balam sukaldariaren buruan, bihotzean eta sormenean murgiltzen den filma da Camí lliure. Sukaldaritzaren mundu lehiakorrean bikaintasuna lortzeko gogor egin behar da lan, baina Raülek ez du arazorik horrekin, bere ama Carme Ruscalleda betitik izan baita horren eredu. Raülek urteak eman zituen droga-adikzioen mende, eta bizitzaz gozatzea eragotzi zion horrek. Halaber, bere lanbidean gehiago haztea ere eragotzi zion. Nolanahi ere, altxatzea eta gaur egun den bezalakoa izatea lortu zuen, benetako Raül. Familia funts-funtsezkoa da Raülentzat, eta gero eta erronka zailagoak ezartzen dizkio bere buruari gaur egun, non sukaldaritzaren grina eta eguneroko jarduera bitxiak –Instagramen argitaratzen dituenak– uztartzen dituen. Sant Pau –Raülen amaren hiru izarreko jatetxea– itxi zutenez geroztik Raülek izandako ibilbidearen zati bat erakusten digu dokumental honek.