Inés abeslari lirikoa da eta filmak bikoizten egiten du lan. Oporraldi zoragarri batez gozatzen ari dela, zerbait traumatikoa gertatuko zaio, eta ezingo da leheneratu. Hortik aurrera, kostatu egingo zaio lokartzea. Oso amesgaizto argiak izaten hasiko da, eta kosta egingo zaio horietatik esnatzea. Dirudienez, barnetik ateratzen zaizkion soinu bitxiak ere entzuten hasiko da. Inguruan bere ametsetatik datozen izakiak daudela sentitzen hasiko da Ines. Betiko geratu nahi duten izakiak.
Natalia Metak (Buenos Aires, 1974) Muerte en Buenos Aires (2014) film luzearekin egin zuen debuta zuzendari gisa, eta oso arrakastatsua izan zen film hori Argentinan, 500.000 ikusletik gora izan baitzituen. Ekoizle elkartu gisa jardun da Un amor (Paula Hernández, 2011), Las acacias (Pablo Giorgelli. Horizontes Saria 2011) eta Zama (Lucrecia Martel, 2017) filmetan. Halaber, gidoilari ere egin du lan, eta 2006an La Bestia Equilátera argitaletxea sortu zuen Luis Chitarroni eta Diego D'Onofriorekin. Egileak bere bigarren film luzearekin (El prófugo) hartu zuen parte Berlingo Zinema-jaialdiko aurreko edizioko Sail Ofizialean.