Aktore, zuzendari, irakasle eta antzerkigile ere badiren lau idazleren topaketa zinematografikoa. Hitzaren inguruko lanbide-ugaritasun hori da filma osatzen duten lau pasarteen elementu komuna. Lau istorio eta lau protagonista –bi gizon eta bi emakume–, idazketari, irakurketari, belaunaldi-talkari eta sormen-prozesuari buruz modu desberdinetan hausnartzen dutenak.
Edgardo Cozarinskyk (Buenos Aires, 1939) hauek zuzendu ditu, besteak beste: Dans le rouge du couchant (Sail Ofiziala, 2003), Fantômes de Tanger (Zabaltegi, 1997) eta Ronda Nocturna (Zinema Eraikitzen 2004 eta Horizontes Latinos 2005) Horizontes Sariaren epaiamahikide izan zen 2005ean. Santiago Lozak (Córdoba, Argentina. 1971) film hauek zuzendu diru: Grieta eta Ártico (Zinema Eraikitzen 2002 eta 2008); Extraño eta La invención de la carne (Horizontes Latinos 2003 eta 2009); eta Breve historia del planeta verde (Koprodukzio Foroa 2019). Virginia Cosin (Caracas, 1973) idazlea da Edición Ilimitada da bere lehen lana zuzendari gisa. Romina Paula (Buenos Aires, 1979) idazle, antzerki-zuzendari eta aktorea da. De nuevo otra vezek (2019) –bere lehen lanak– Horizontes Latinos saria eskuratu zuen.