Emakume dirudun baten egunkari intimoa, bere senarrak –industrialari aberats batek– joan den mendeko 40ko hamarkadatik 60kora egindako etxeko filmazioen bidez irudikatua. Filma melodrama klasikoa ere bada, Douglas Sirken edo Todd Haynesenen estilokoa, oso sentibera. Europa zaharrean zehar airean egindako bidaia. Amets erromantikoa.
Nuria Giménezek (Bartzelona, España. 1976) Kazetaritza, Nazioarteko Harremanak eta Zinema Dokumentalaren Ekoizpena ikasi zituen eta askotariko zinemagileen (hala nola Isaki Lacuesta, Andrés Duque, Virginia García del Pino, Sergei Dvortsevoy, Patricio Guzmán, Wang Bing eta Frederick Wiseman) mintegiekin eta eskola magistralekin osatuz joan da prestakuntza. Bere lehen film laburra, Kafeneio (2017), DocumentaMadrid eta MIDBO jaialdietan aurkeztu zen. My Mexican Bretzelek –egilearen lehenengo film luzeak– Film Onenaren, Gidoi Onenaren eta Zuzendari Onenaren sariak jaso zituen Gijóngo eta Rotterdamgo jaialdietan izan zuen nazioarteko estreinaldia, non Found Footage Saria jaso zuen. Visions du Réel eta D’A jaialdietan (Publikoaren Saria) ere parte hartu du.