Halako batean bi kanpotar iristean bizitza aldatuko zaien lau emakumeren eta neskato baten istorioa da Arima. Kanpotar batek ihes egin eta herrian ezkutatuko da, existitzen ote den inork ez dakien izaki iheskor eta ikusezin baten antzera. Besteak, zaurituta dagoen gizon armadun batek, emakumeen bizitza hainbat modutan asaldatuko du. Benetakoaren eta irudimenezkoaren arteko mugan higituko da, amesgaiztoaren eta ametsaren artean, beldurraren eta desioaren artean, misterioz blaituriko istorio batean.
Jaione Camborda (Donostia, 1983), Pragako eta Municheko zinema-eskoletan (FAMU eta HFF, hurrenez hurren) ikasi zuen eta geroago Galiziara joan zen, non Proba de axilidade (2015), Nimbos (2015), Lilit (2015) eta Rapa das bestas (2017) film-laburrak zuzendu zituen; jaialdi askotan egon eta hainbat sari jaso dituzte bere film laburrek. Arima da egilearen lehen film luzea, eta Zuzendari Onenaren Saria irabazi zuen Sevillako Europar Zinemaren Jaialdiko Nuevas Olas sailean, besteak beste. Bere bigarren film luzea ari da lantzen, El cuerno del centeno, zeina Ikusmira Berriak programan hautatu zen.