Junsheng etxera itzuli da espetxetik irten eta gutxira, eta konturatzen da bere jaioterritik urrun sentitzen dela. Ez da han egon urte askoan, baina oraindik uste du herriko gazterik indartsuena dela. Hainbat oinaze jasan ondoren, ohartzen da itxuraz laburra izan den absentzia hori arrakala gaindiezina dela. Opera prima.
Dong Xingyik pinturan jardun nahi izan zuen betitik, baina unibertsitatean iritziz aldatu eta film bat egitea erabaki zuen. Graduatu ondoren, telebistarako lan eginez hasi zen bizimodua ateratzen. Gē shēng yuán hé màn bàn pāi egilearen lehen lana da zuzendari gisa.