Anthony, ia 80 urteko gizon bat, bakarrik bizi da Londresen duen apartamentuan eta bere alaba Annek inposatu nahi dizkion erizainetako bat ere ez du onartzen. Alabaina, Premia hori gero eta larriagoa da Annerentzat, Parisera bizitzera joatea erabaki baitu ezagutu berri duen gizon batekin. Laster ikusiko da errealitatea gero eta modu nahasgarriagoan hautematen duela Anthonyk.
Florian Zeller (Paris, 1979) antzerkigile eta eleberrigile frantsesa da. Bere obrak hainbat hizkuntzatara itzuli dira. 2004an Interallié sari ospetsua irabazi zuen La fascination du pire eleberriagatik eta 2011n Molière saria La mère obragatik. The father, Zellerren lehen zuzendaritza-lana, mundu osoan estreinatu zen aurtengo Sundancen.