Gizarte-maila altuko ezkontza luxuzko bat okertu egingo da espero ez zen errebolta sozial batek bide ematen dionean estatu-kolpe bortitz bati, zeina emaztegai gazte eta solidarioaren ikuspegitik eta haren familia aberatsaren alde lan egiten duten morroien ikuspuntutik ikusten den.
Michel Francok (Mexiko Hiria, 1979) 2009an zuzendu zue bere lehen film luzea, Daniel y Ana, Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztua. Cannesera itzuli zen Después de Lucía (2012) filmarekin, zeinak Un Certain Regard Saria eta Horizontes Latinoseko aipamen berezia jaso zituen. 2015ean iritsi ziren A los ojos eta Chronic, Cannesen Gidoi Onenaren Saria irabazi zuena eta Horizontes Latinosen ere lehiatu zena. Las hijas de Abrilekin, Un Certain Regardera itzuli zen, non Epaimahaiaren Saria irabazi zuen, baita Donostiako Horizontes Latinosera ere. Nuevo orden Veneziako azken Zinema-jaialdian lehiatu zen.