Nevadako landa-eremuko hiri batek pairatutako kolapso ekonomikoaren ondoren, Fernek bere kamioneta prestatu eta gizarte konbentzionaletik kanpo nomada moderno gisa bizitzeari ekingo dio. Filmean Linda May, Swankie eta Bob Wells benetako nomadak ageri dira, zeinak Fernen aholkulari eta adiskideak izango diren Mendebaldeko Estatu Batuetako paisaia zabalean zeharreko esplorazio horretan.
Hainbat film labur zuzendu ondoren, Chloé Zhaok (Pekin, 1982) Sundance Zinema-jaialdian estreinatu zuen bere lehen film luzea, Songs My Brother Taught Me (2015), zeina geroago Cannesko Quinzaine des Réalisateurs sailean aurkeztu zen. Bigarrenik, The Rider (2017) zuzendu zuen, zeinak Canneko sail berean hartu zuen parte eta Independent Spirit Awards sarietarako lau izendapen izan zituen. Nomadland filma Jessica Bruder kazetariaren Nomadland: Surviving America in the Twenty-First Century liburuaren egokitzapena da, eta Veneziako Zinema-jaialdian lehiatu zen iaz. Gaur egun, Marvelen film berria ari da zuzentzen, The Eternals.