“Iazko irailetik gizon baten zain egon naiz etengabe: deitu ziezadan nahi nuen, ni ikustera etor zedin... Gizon horrek duen guzti-guztia ezin ederragoa iruditzen zitzaidan: bere begiak, bere ahoa, bere zakila, bere haurtzaroko oroitzapenak, bere ahotsa...”
Danielle Arbidek (Beirut, 1970) Seule avec la guerre (2001) –Locarnoko zinema-jaialdian Zilarrezko Lehoinabarra irabazi zuena– eta Aux frontières (2002) film luze dokumentalak zuzendu ditu. Fikziozko bere lehen bi filmak, Dans les champs de bataille (2004) eta Un homme perdu (2007), Cannesko zinema-jaialdiko Quinzaine des Réalisateurs sarirako hautatu zituzten. Hirugarrena, Peur de rien, Torontoko zinema-jaialdian aurkeztu zen eta Frantziako Académie des Lumières erakundearen atzerriko prentsaren saria irabazi zuen 2016an. Cannesko zinema-jaialdiaren 2020ko edizioan (COVID-19aren eraginez azkenik bertan behera utzi zena) filmen hautaketa ofizialean dago Passion simple.