Haurdun geratzeko borroka luze eta asegabe baten ondoren, Satokok eta bere senarrak haur bat adoptatzea erabakiko dute, adopzio-elkarte batek konbentzituta. Urte batzuk geroago, bere familia arriskuan dago Hitari izeneko neska ezezagun baten erruz, ama biologikoa dela baitio. Satokok Hitariren aurka egitea erabakiko du.
Naomi Kawase (Nara, Japonia. 1969) Cannesko zinema-jaialdiko Caméra d'Or sariaren irabazle gazteena izan zen bere lehen film luzearekin: Suzaku (1997). 2007an, Cannesera itzuli zen Mogari no mori (The Mourning Forest) filmarekin, eta Epaimahaiaren Sari Berezia eskuratu zuen. Genpin (2010) dokumentala Dinostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen eta FIPRESCI saria irabazi zuen. 2015eko Canneseko Un Certain Regard saila inauguratu zuen An (Sweet Bean) filmarekin, eta sail ofizialean lehiatu zen Hanezu (2011), Futatsu me no mado (Still the Water, 2014) eta Hikari (Radiance, 2017) filmekin. Azken horrek Epaimahai Ekumenikoaren Saria eskuratu zuen. 2018an Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen Donostian Vision lanarekin. Asa ga kuru Cannesko hautaketa ofizialean egon zen 2020an, baina edizio hori ez zen egin azkenean, covid-19aren eraginez.