ETAk armak utziko dituela iragartzen duen egunean, Bittori hilerrira doa, terroristek hil zuten El Txato senarraren hilobiari esatera bizi izan ziren herrira itzultzea erabaki duela. Bizikide izan ahalko da bere eta familiaren bizitza aldarazi zuen atentatuaren aurretik eta ondoren jazarri ziotenekin? Jakin ahalko du nor den bere senarra garraio-enpresara bidean hil zuen kaputxaduna? Bittoriren presentziak herriko lasaitasun faltsua aldatuko du, eta, batez ere, Mirenena. Miren kartzelan dagoen Joxe Mari terroristaren ama da, eta, garai batean, lagun minak ziren. Zer gertatu zen bi emakume horien artean? Zerk pozoitu du beren seme-alaben eta senarren bizitza, iraganean harreman hain estua bazuten? Urradura disimulatuekin eta uste ezin hautsizkoekin, baita zauriekin eta ausardiarekin ere, El Txatoren hilketak eragindako kraterraren aurreko eta ondorengo istorio goriak ahazteko ezintasunaz eta barkamenaren beharraz hitz egiten digu. Zortzi ataleko telesaila, Fernando Arambururen izen bereko eleberrian oinarritua eta HBO Europerako ekoitzitako lehen telesaila espainolez.
Aitor Gabilondo (Donostia, 1972) telebista- eta irrati-saioen gidoilari gisa hasi zen lanean. Ondoren, fikzio-egile gisa jardun zen, hala nola Periodistas, El comisario eta Génesis, en la mente del asesino telesailetarako. TV movieak ere garatu ditu, besteak beste, Mónica, El tránsfuga, El 10 a la espalda eta Carta mortal. 2006an, Gingobiloba ekoiztetxea sortu zuen beste gidoilari batzuekin batera, eta El síndrome de Ulises, Cazadores de hombres eta El porvenir es largo telesailak idatzi eta sortu zituen. Geroago, César Benítezekin bazkidetu zen Plano a Plano proiektuan, eta El Príncipe, Allí abajo eta La verdad sortu eta aurrera eraman zituen, El Caso: Crónica de sucesos martxan jartzeaz gain. Alea Media ekoiztetxearen sortzaile, Vivir sin Permiso estreinatu berri du Telecincon.