Istiluen aurkako sei poliziak kaleratzea egin dute Madrilgo erdigunean; egoera konplikatu, eta gizon bat hil da. Barne Arazoetarako talde bat arduratzen da gertakariak ikertzeaz, eta istiluen aurkako sei poliziei zuhurtziagabekeriazko homizidioa leporatzen diete. Agenteak irtenbide bat bilatzen hasten dira beren kabuz, baina, azkenean, banandu, eta are gehiago konplikatzen da egoera. Laia, Barne Arazoetako agenteetako bat, kasuarekin obsesionatzen da, eta, azkenean, konturatzen da huts egin duen kaleratze horren atzean gauza asko ezkutatzen dela. Sei ataleko telesaila, bakoitza 50 minutukoa.
Rodrigo Sorogoyenek (Madril, 1981) telesailetako gidoilari gisa hasi zuen bere lan-ibilbidea. 25 urte zituela, 8 citas (2008) zuzendu zuen, bere lehen film luzea. Bere hurrengo filmak, Stockholmek (2013), hiru sari lortu zituen Malagako zinema-jaialdian, baita Círculo de Escritores Cinematográficos erakundearen hiru domina, Feroz saria (Film Onena) eta Gizonezko Errebelazio-aktore Onenaren Goya Saria ere. Que Dios nos perdone (2016) filmak gidoi Onenaren Epaimahaiaren Saria Donostian eta Aktore Onenaren Goya Saria (Roberto Álamo) jaso zituen. 2018an Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen berriz El reinorekin (geroago 7 Goya sari irabazi zituen filmak). Madrerekin (2019) –Oscarretarako izendatu zuten izen bereko film labur batean oinarritutako film luzearekin– Veneziako zinema-jaialdiko Orizzonti sailean parte hartu zuen, non Marta Nietok Emakumezko Aktore Onenaren saria jaso zuen.