Musika-taldearen eta MacGowanen familiaren beraren artxiboko irudi argitaragebeak erabilita, Ralph Steadman bezalako ilustratzaileen animazioekin batera, Crock of Gold filma Shane MacGowan –The Pogueseko abeslari eta konpositore nagusia– punk/poeta irlandarraren ospakizuna da. Johnny Deepek ekoitzitako filma.
Musika funtsezko elementua da Julien Templeren (Kensington, Erresuma Batua. 1952) ibilbide profesionalean, dokumentalen, fikziozko filmen eta bideo musikalen zuzendari gisa. Sex Pistolsen inguruko film laburrak filmatzen hasi zen, eta geroago, bideoklipak zuzendu zituen David Bowie, Joe Jackson, Neil Young, Blur, Depeche Mode eta The Rolling Stones musikarientzat, besteak beste. Marvin Gaye, Wilco Johnson, Sex Pistols, The Rolling Stones eta The Clash taldeen inguruko dokumentalak ere egin ditu. Fikziozko lan hauen egilea bada, besteak beste: Absolute Beginners (1986), Earth Girls Are Easy (1988), Vigo, Passion for Life (1998) eta Pandeamonium (2000).