Gizon gazte baten lehen emakume-konkistak eta aitarengatik sentitzen duen maitasun sakona. Hori da Luc-en –Parisera lanbide-eskola batean sartzeko azterketa egitera joango den herriko gazte baten– istorioa. Kalean, Djemilarekin topo egin eta amodio labur bat biziko dute elkarrekin. Aitaren etxera itzultzean, haurtzaroko lagun Genevièverekin harreman bat hasiko du Lucek, baina Djemilak berriz ikusi nahiko du Luc. Eskolan onartuko dute protagonista, eta Parisera itzuliko da, Geneviève eta sabelean duen haurra atzean utzita.
Philippe Garrel (Boulogne-Billancourt, Frantzia. 1948), Nouvelle Vague mugimenduaren eta Robert Bresson eta Jean Eustache zinemagileen zuzeneko ondorengoa da. 1967an zuzendu zuen bere lehen filma, Marie pour mémoire; harrez geroztik, hogeita bost film baino gehiago zuzendu ditu, besteak beste, Le révélateur (1968), La cicatrice intérieure (1972), Les hautes solitudes (1974), L'enfant secret (1979), Les baisers de secours (1988), Les amants réguliers (2004) –Veneziako Zinema-jaialdian Zilarrezko Lehoia irabazi zuena–, La frontière de l’aube (2008) eta L’amant d’un jour (2017) –azkeneko bi horiek Zabaltegi-Tabakaleran aurkeztuak–. 2007an Donostia Zinemaldiak atzerabegirako bat eskaini zion bere obra osoari. La sel des larmes Berlingo Zinema-jaialdian lehiatu zen.