Luisa eta Gabino Mexiko iparraldean kokatutako meatze-herri batera joango dira gurasoak bisitatzera, urteak eman ondoren horiek ikusi gabe. Elkarrekin eta gurasoekin harreman hotza dute, gatazka txikiz betea. Egoera hori jasateko, Gabinok errealitate paralelo bat imajinatzen du, eta langile-buruzagi desagertu baten bila dabilen baina tokiko mafia-sareetan erortzen den detektibe bat da errealitate horretan.
Nicolás Peredak (Mexiko Hiria, 1982) lau film labur eta bederatzi film luze zuzendu ditu, dokumentalak zein fikziozkoak, eta Cannes, Berlin, Venezia, Locarno eta Torontoko zinema-jaialdietan aurkeztu dira bere lanak. Perpetuum Mobile (2009) Zinema Eraikitzen-erako hautatu zen, eta geroago Donostia Zinemaldiko Horizontes Latinos Sailean lehiatu zen, eta 2011n berriz izan zen Zinemaldian Verano de Goliat-ekin, “4+1: Mexikoko Zinema Garaikidea” atzerabegirakoan. Hona hemen Peredaren filmografiako beste obra batzuk: ¿Dónde están sus historias? (2007); Juntos (2009); Los mejores temas (2012), Matar extraños (2013), Los ausentes (2014) eta Historias de dos que soñaron (2016). Fauna Torontoko aurreko Zinema-jaialdian aurkeztu zen.