Castuera (Espainia), 1939ko apirila. Gauean, bi guardia falangista agertuko dira Paz bere familiarekin babestuta dagoen etxeko atean. Polizia-etxera joan behar duela aginduko diote. Pazek berehala ulertuko du bisita horrek ekarriko dion zorigaitza. Ihes egiteko aukerarik gabe, alaba jaioberriari azken aldiz bularra emateko eskatuko die guardiei.
Pedro Peraltak (Lisboa, 1986) Mupepy Munatim (2012) eta Ascensão (2016) –Cannesko Zinema-jaialdiko Semaine de la Critique sailean lehiatu zena– film laburrak zuzendu ditu, Noche perpetuaz gain. Peraltaren lanak nazioarteko berrehun jaialditan baino gehiagotan hautatu izan dituzte eta hainbat golardo jaso ditu egileak. 2013tik Terratreme Filmes ekoiztetxean lan egiten du banaketaren koordinatzaile gisa. Gaur egun, bere lehen film luzea prestatzen ari da, KA.