tve movistar+
Babesle
Ofizialak
65. Donostia Zinemaldia
22/30 Iraila 2017 - #65ssiff

itxi
Bete formularioa zure datuekin, erregistratutako erabiltzaileentzako edukiak ikusteko
Sakatu hemen
Ez duzu pasahitza gogoratzen? Sakatu hemen

itxi


Oraindik ez duzu posta elektronikoa balioztatu. Posta elktroniko bat bidali dizugu, ondoko esteka sakatu behar duzu kontua balioztatzeko

Hemen zaude: Lehen orrialdea > 68. Edizioa 2020  > Sailak eta filmak
Ping jing / The Calming
Zabaltegi-Tabakalera

Lin hogeita hamar urte inguruko dokumental-zuzendaria da. Negu batean, betiko mutil-lagunarekin hautsi eta krisi emozionala izango du. Jaialdi bat dela eta Tokiora bidaiatu ondoren, Niigata hirira abiatuko da, Japonia erdialdean. Elurrez estalitako hiritik pasieran dabilela, bere barne-agoniari aurre egiten saiatuko da. Pekinera itzultzean, beste leku batera joan eta bakarrik bizitzen hasiko da. Txinatar Urteberrian gurasoak bisitatzera joango da Nanjingera eta bere aita gaixo dagoela jakingo du. Gurasoekin denboraldi bat geratzea erabaki eta ez die esango jada ez duela mutil-lagunik. Udaberrian, Hong Kongeko zinema-jaialdira joango da Lin, eta hirira bizitzera joan den lagun zahar bat bisitatuko du bertan. Ibilaldi luzeak egingo ditu Hong Kongeko uharte periferikoetan, dituen zalantzak eta barne-mina baretzeko itxaropenarekin. Etxera itzultzean, gaixotasun bat pairatuko du. Ohean emango dituen egunetan energia fisiko eta mentala leheneratzen hasiko zaio.

BIOGRAFIA

Song Fangek (Nanjing, Txina. 1978) zinema-zuzendaritza ikasi zuen Belgikako Institut National Supérieur des Arts du Spectacle et des Techniques de Diffusion zentroan eta master bat egin zuen Pekingo Zinema Akademian. 2009an, egilearen Gao Bie (Good-bye) film laburrak Cannesko Zinema-jaialdiko Cinéfondation-en bigarren saria irabazi zuen. 2012an bere lehen film luzea zuzendu zuen, Jiyi wang zhe wo (Memories Look at Me), eta sari ugari jaso zituen lan horrengatik, Opera Prima Onenaren saria Locarnoko Zinema-jaialdian, besteak beste. Ping Jingek CICAE Art Award saria irabazi zuen Berlingo azken Zinema-jaialdiko Forum sailean.

PROGRAMAZIOA
d. 19
19:00h.
Aretoa: Tabakalera-Sala 1
J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
 Aurkezpena 
d. 20
22:45h.
Aretoa: Principe, 9
J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak espainieraz
d. 21
16:30h.
Aretoa: Trueba, 2
J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak euskaraz
d. 22
22:15h.
Aretoa: Antiguo Berri, 8
J.B. (mandarin, ingelesa, japoniera) azpitituluak ingelesez eta elektronikoak euskaraz
FITXA
Zuzendaria
Song Fang
Gidoia
Song Fang
Ekoizpena
X Stream Pictures
Jia Zhang-ke
Huanxi Media Group Limited
n/a n/a
Fabula Entertainment
n/a n/a
Argazkia
Lü Songye
Muntaketa
Song Fang
Musika
n/a -
Antzezleak
QI Xi, Ye Yuzhu, Song Dijin
Formatua
DCP FOLLOWING DCI
Iraupena
93 m.
Herrialdea
Txina
© Donostia Zinemaldia | Desarrollado por: Yo Miento Producciones

Webgune hau berezko eta kanpoko cookies-az baliatzen da, erabiltzaile gisa esperientzia hobea eskaintzeko. Informazio gehiago Onartzea