Senarra negozio-bidaia batean duela, Gamheek aspaldiko hiru laguni bisita egiteko aprobetxatuko du. Biren etxera joango da bisitatzera eta bestea halabeharrez topatuko du. Beti bezala lagun-giroan hizketan ari diren bitartean, korronte independenteek itsas gainazalaren gainetik eta azpitik zirkulatuko dute.
Hong Sang-sook (Seúl, 1960) 1996an estreinatu den zuzendaritzan Daijiga umule pajinnal (The Day a Pig Fell into the Well) filmarekin. Harrez geroztik, film ugari sortu ditu, besteak beste, hauek: Hahaha (2010), Un Certain Regard saria Cannesen; U ri Sunhi (Our Sunhi, 2013), Zuzendari Onenaren saria Locarnon; eta Ji-geum-eun-mat-go-geu-ddae-neun-teul-li-da (Right Now, Wrong Then; 2015), Urrezko Lehoinabarra Locarnon. 2016an Dangsinjasingwa dangsinui geot (Yourself and Yours, 2016) filmagatik Donostia Zinemaldiko Zuzendari Onenaren Zilarrezko Maskorra eskuratu zuen, eta hurrengo urtean Zabaltegi-Tabakalera sailean parte hartu zuen Geu-hu (The Day After, 2017) obrarekin. Domangchin Yeojarekin Zuzendari Onenaren Zilarrezko Hartza irabazi zuen Berlingo Zinema-jaialdiaren azken edizioan.