Kazakhstango estepetan, Kermek preso ohiak eta haren laztan Evak atzean utzi nahi dute daramaten bizimodu kriminala. Amets bat du gizonak: zinema-areto bat eraikitzea mendietan. Kermekek Alain Deloni dion maitasuna bikotea mafiaren bortizkeriatik urrun mantentzeko behar bezain indartsua izango al da?
Adilkhan Yerzhanovek (Jezkazgan, Kazakhstan. 1982) 2011ean zuzendu zuen bere lehen film luzea, Rieltor (Realtor). Zuzendariaren beste film batzuk: Stroiteli (Constructors, 2013); Ukkili kamshat (The Owners, 2014) –Cannesko Zinema-jaialdian lehiaketaz kanpo aurkeztua–; Chuma v aule Karatas (The Plague at the Karatas Village, 2016) –Rotterdamgo Zinema-jaialdian emana–; Nochnoy Bog (Night God, 2018) –Moskuko Zinema-jaialdian estreinatua–; eta Laskovoe bezrazlichie mira (The Gentle Indifference of the World, 2018) – Cannesko Zinema-jaialdiko Un Certain Regard sailean parte hartu zuena–. 2019an Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen Dark-Dark Man filmarekin. Zheltaya koshka Veneziako Zinema-jaialdiko Orizzonti sailean aurkeztu zen.