Ya no duermo familian egin den film bat da: Miguelek eta bere osaba Kechusek banpiroei buruzko film bat egin nahi dute. Elkarrekin zerbait sortzeko saiakera horretan, errealitatea eta fikzioa nahasten dira, eta, jolas horretan, haurraren eta helduaren artean ezartzen den harremana ikusiko dugu.
Marina Palacio (Donostia, 1996) Arte Ederretan graduatu zen Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta Elías Querejeta Zine Eskolako Sorkuntza Graduondokotik ateratako lehen promoziokoa da. Askotariko arte-diziplinatan egiten du lan, batez ere zineman eta argazkigintzan. Miguel en Antoine Doinel (2017) eta Amá (2018) ikus-entzunezko entseguak zuzendu ditu, hainbat film labur eta bideoklipen argazkilaritzaz arduratzeaz gain. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzaren Noka Mentoring 2020 programaren barruan ari da bere lehen film luzea idazten. Gainera, Ya no duermo aurtengo Kimuak hautaketa ofizialaren parte ere bada.