Stephaniri irribarrea eragiten diote jenderen txaloek. Hamaika urteko gimnastak nazioarteko lehen titulua irabazi berri du. Hainbeste arreta izateak gainezka egiten dio; denek argazki bat atera nahi dute berarekin, eta itxaropen handiak dituztela adierazten diote. Zenbat eta aintzatespen handiagoa jaso, orduan eta gehiago konturatuko da jokoa hasi besterik ez dela egin.
Leo van Dijlek (Cortrique, Belgika. 1991) 2014an zuzendu zuen bere lehen film laburra, Get Ripped, zeinak Epaimahaiaren Saria jaso zuen Los Angelesko Outfest Zinema-jaialdian. Hortik bi urtera, zinema-masterra egin zuen Bruselako Luca School of Arts ikastetxean, eta Umpire film laburra zuzendu zuen denboraldi horretan; Umpire Locarnoko Zinema-jaialdian estreinatu eta Aipamen berezia jaso zuen Zinema Ikasleen Nazioarteko Topaketan, Donostian. Stephaniek Ikusmira Berriak programan parte hartu zuen 2017an, eta film laburren Sail Ofizialerako hautatua izan zen Cannesko zinema-jaialdian (bertan behera utzia covid-19agatik). Egun, bere lehen film luzea idazten ari da egilea.