Chao noraezean ibili ohi da hiriko kaleetan, ezer egin gabe. Bere etxean, aita emakumeekin obsesionatuta dago eta neoizko argien azpian edanda bizi da; amak aspaldi utzi zuen familia. Egun batean, Chaoren aitak, nahi gabe, bere amaren iraganari buruzko istorio bat kontatuko dio: nola ezagutu zuten elkar, iturri misteriotsu bati eta emakume misteriotsu bati buruzkoa. Jakin-minak bultzatuta, Chaok bere amaren sekretua, aitaren maitalearena –edo, azken batean, bere maitasun-nahi edo -irrika propioa– esploratzea erabakitzen du.
Bell Zhong (Shanghai, Txina) zuzendari laguntzailea izan da Diqiu zuihou de yewan (Long Day's Journey Into Night, Bi Gan; 2018) –Cannesko Un Certain Regard sailean izandakoa– eta Nan fang che zhan de ju hui (The Lake of the wild goose, Diao Yi'nan; 2019) –Cannesko Sail Ofizialean lehiatu zena– filmetan. Biak ere Donostiako Zabaltegi-Tabakaleran egon ziren ikusgai. Gainera, Suitcase (2014), Fisherman (2015) eta Blooming Night (2016) film laburrak zuzendu ditu, eta mundu osoko hogeita hamar zinema-jaialditan baino gehiagotan hautatu dituzte bere lanak.