Erantzun Sentsorial Meridiano Autonomoa (ASMR) egiten duen online interprete baten eta haren ikusleen etengabeko erritualak.
Peter Stricklandek (Reading, Erresuma Batua. 1973) modu independentean ekoiztu zuen, lau urtez, bere lehen film luzea, Katalin Varga (2009). Filmak Zilarrezko Hartz bat jaso zuen Berlinen, baita Europako Zinemaren Akademiaren Urteko Aurkikuntzaren Golardoa ere. Donostia Zinemaldiak "Eastern Promises" (2014) atzerabegirakoan sartu zuen. Geroago, obra hauek sortu zituen: Berberian Sound Studio (2012), British Independent Film Awards-en Zuzendari Onenaren eta Aktore Onenaren sariak jaso zituena; The Duke of Burgundy (2014); eta In Fabric, zeina Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatu zen 2018an. Halaber, The Film that Buys the Cinema (2014) eta Björk: Biophilia Live (2014) dokumentalak ere zuzendu ditu.