Konfinamendu-garaian, Telmo Esnalek ahaztutako proiektu bat berreskuratu du: UR, Pablo Azkueren ipuin bat, kontzientzian eta itsasoan sakontzen duena. Urtzen zinema-entsegu berezia bat da, elkarrizketak, irudiak eta musika birziklatuz eta berrerabiliz, existentziari buruz hausnartzen duen collage bitxi bat.
Telmo Esnalek (Zarautz. Gipuzkoa. 1967) Asier Altunarekin zuzendu ditu Txotx (1998) eta 40 Ezetz (1999) film laburrak eta Aupa Etxebeste! (2005) film luzea –zeina New Directors Sailean lehiatu zen eta Gazteriaren Saria lortu zuen Donostian–, baita haren jarraipena ere –Agur Etxebeste! (2019), iazko edizioan Euskal Zinemaren Galan estreinatua–. Bakarka, berriz, Urte berri on, amona! (2011) –New Directors Sailean parte hartu zuena– eta Dantza (2018) –2017ko Glocal in Progress Saria jaso eta hurrengo urtean Donostia Zinemaldiko Sail Ofizialean aurkeztu zena–film luzeak zuzendu ditu. 2018an Gure Oroitzapenak film kolektiboari (Zinemiran emana) ekarpena egin zion segmentu batekin.