Ibai bat izango balitz bezala, Enrique Villarealen dimentsio eta isurialde edo alderdi guztiak aztertzen dituen dokumental biografikoa. Giza erretratu horretan, memoria indibidualak eta kolektiboak bat egiten dute, eta gaztelaniazko Rock & Rollaren munduko musikari garrantzitsuenetako baten ibilbide historikoan eta bizi-ibilbidean sakontzen da. Istorio emozional honetan, artista berezi honek hartu dituen aurpegi eta bide guztiak ikusi ahalko ditugu. Beste aldean dagoena ikusteko oker ibili ohi den izaki baten istorioa. Hau da Enrique Villareal "El Drogas"en istorioa.
Natxo Leuza (Iruñea, Espainia. 1977), zinemako zuzendari, gidoilari eta muntatzaile gisa eta postprodukzioan lan egiten du duela 10 urtetik. Ibilbide luzea du dokumentalaren alorrean, eta munduko hainbat herrialdetan proiektu ugari egin ditu: Sierra Leona, Benin, Togo, Mauritania, Gambia, Uganda, Peru, Guatemala, El Salvador, Qatar, Haiti, Alemania... Bi dokumental zuzendu ditu: N 'Diawaldi Bouly (2011), Lekeitioko Zine Bileran eta Bilboko "Film Sozialak" Zinema Ikusezinaren Nazioarteko Jaialdian saritua; eta Born in Gambia (2019), Queens World Film Festival (AEB), Zoom Zbliżenia (Polonia), Mediterranean Video Festival (Italia) eta PTFF (Kanada) jaialdietan saritua, besteak beste. Gainera, gidoilari eta argazki-zuzendaria ere bada zuzentzen dituen lan guztietan.