Euskal Zinemaren Irizar Sariaren Epaimahaia |
Berariazko epaimahai batek Euskal Zinemaren Irizar Saria emango dio Donostia Zinemaldiko edozein sailetan mundu osorako estreinatutako euskal ekoizpenik onenari.
Euskal Zinemaren Irizar Saria jasotzeko hautagai izango dira Donostia Zinemaldiaren edozein ataletan emandako film luze argitaragabe guztiak, baldin eta haien ekoizpenaren %20, gutxienez, Euskadin eginikoa bada eta / edo filmaren hizkuntza nagusia euskara bada.
Orotara, 20.000 euro gordin irabaziko ditu filma ekoitzi duenak.