Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko Epaimahaia |
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren diru-saria 10.000 euro gordinekoa izango da proiektu irabazlearen ekoizle nagusiarentzat, banku transferenzia bitartez.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute Proiektu Onenaren Saria irabazteko aukera, berariazko akordioen esparruan aurkeztu diren proiektuak izan ezik.
Proiektu Onenaren Saria. Araudia
DALE! Saria (Europa-Latinoamerika Garapena), Zinema Agentzien Zuzendarien Europako Elkarteak (EFAD) eta Iberoamerikako Ikusentzunezko Zinematografiako Agintarien Konferentziak (CAACI) ematen dute 20.000 euroko saria da, proiektu irabazlearen produktore gehiengodunarentzat.
Europa-Latinoamerika IX. Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
Koprodukzioaren Garapenaren Eurimages Saria, 20.000 euroko saria, film luzeentzako 20.000 euroko saria, Europar koprodukzioa proiektu baten hasierako faseetatik bultzatzeko Funtsaren rola sustatzeko sortu da. Hautagarriak izateko, proiektuak Donostia Zinemaldiko Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatuak izan behar dira. Eurimages-en herrialde kide batean ezarritako produktore batek proiektu hautagarriak Foroan aurkeztu behar ditu, eta gutxienez beste Eurimages-en herrialde kide bat gehitzeko asmoa ere izan behar du.
ARTE International Prize, 6.000 euro gordinekoa, proiektu irabazlearen ekoizle nagusiari emango zaio.
ARTE etxeak babesten du saria.
ARTEko ordezkariak Europa - Latinoamerika Koprodukzio Forora joango dira ArteKino International Prize saria ematera.
Europa-Latinoamerika Koprodukzio Fororako aukeratzen diren proiektu guztiek izango dute saria irabazteko aukera.
Saria indarreko zerga-araudiari lotuta egongo da.